Avizena
Wikipedia(e)tik
| Lankide bat edo gehiago lanean ari da artikulu hau hobetzeko
Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, kontaktatu beraiekin euren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Avizena, persieraz: ابن سينا, Ibn Sina (Afshana (Uzbekistan) 980 - Hamedan (Iran) 1037), persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Gai ugaritako ia 450 idazlan idatzi zituen, horietatik 240 inguruk gaur arte iraun dutenak. Azken hauetatik artean 150 filosofiari buruzkoak dira eta 40 medikuntzari buruzkoak. Bere lan ospetsuenak Sendaketaren Liburua eta Medikuntzaren Kanona dira, azken hau hainbat islamiar eta europar unibertsitatetan XVIII. mendera arte ohiko liburua izanez. Avizenaren sistema medikoak bere esperientzia, islamiar medikuntza, Galenoren sistema medikoa, Aristoteleren metafisika eta antzinako persiar, mesopotamiar eta indiar medikuntzak elkartzen zituen. Avizena egungo medikuntzaren aitatzat hartzen dute: esperimentazio eta zenbatekotze sistematikoak fisiologiari buruzko ikerlanetan sartzea, gaixotasun infekziosoen izate kutsakorra aurkikuntza, gaixotasun kutsakorren hedapena murrizteko berrogeialdiaren sartzea, saio klinikoen sartzea eta bakteria eta birusezko organismoen lehen deskribapenak berari esker izan dira.

