Avizena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Avizena

Avizena,[1] persieraz: ابن سينا, Ibn Sina (Afshana, Bukhara ondoan, gaurko Uzbekistan, 980ko abuztuaren 21a - Hamadan, gaurko Iran, 1037ko ekainaren 24a), persiar mediku, filosofo eta zientzialaria izan zen. Gai ugaritako ia 450 idazlan idatzi zituen, horietatik 240 inguruk gaur arte iraun dutenak. Azken hauetatik artean 150 filosofiari buruzkoak dira eta 40 medikuntzari buruzkoak. Bere lan ospetsuenak Medikuntzaren Kanona (1025) eta Sendaketaren Liburua (1027) dira, azken hau hainbat islamiar eta europar unibertsitatetan XVIII. mendera arte ohiko liburua izanez. Avizenaren sistema medikoak bere esperientzia, islamiar medikuntza, Galenoren sistema medikoa, Aristotelesen metafisika eta antzinako persiar, mesopotamiar eta indiar medikuntzak elkartzen zituen. Avizena egungo medikuntzaren aitatzat hartzen dute: esperimentazio eta zenbatekotze sistematikoak fisiologiari buruzko ikerlanetan sartzea, gaixotasun infekziosoen izate kutsakorra aurkikuntza, gaixotasun kutsakorren hedapena murrizteko berrogeialdiaren sartzea, saio klinikoen sartzea eta bakteria eta birusezko organismoen lehen deskribapenak berari esker izan dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Avizena Aldatu lotura Wikidatan