Avogadroren legea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Avogadroren legea gas idealen legeetako bat da, Avogadrok 1811n formulatua, honako hau dioena: Presio eta tenperatura berean neurtu diren bolumen berdineko gas desberdinek, partikula kopuru bera dute. 1814an aldaketa txiki bat egin zion, eta esaldia honela utzi:

Presio eta tenperatura berean neurtu diren bolumen berdineko gas desberdinek, molekula kopuru bera dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Daltonek bere eredu atomikoa plazaratu zuenean, sustantzia baten partikulak atomo bakarraz osaturik zeudela aipatu zuen, edo bi sustantzia nahasten baziren, partikulak sustantzia bakoitzeko atomo bakarra zuela. bere ustez ura sortzeko hidrogenoa eta oxigenoa nahasten baziren, uraren formula "HO" izan bide zen.

Avogadrok bi atomo edo gehiagok molekula osatzen zutela esan zuen. Bere saiakuntzek sustantzia desberdinen arteko molekulek elkarren artean zenbaki arrunt eta sinpledun erlazioak zituztela gehitu zuen.

Adierazpen matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amedeo Avogadroren legea beste era honetara ere idatz daiteke: Presio eta tenperatura konstantean, gas baten bolumena gas kantitatearekin zuzenki proportzionala da

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]