Axel Oxenstierna
Wikipedia(e)tik
Axel Oxenstierna (Södermöreko kondea) Suediako politikaria izan zen (Fanoe, 1583 - Stockholm, 1654). Gustavo Adolforen kantzilerra izan zen. Bakea izenpetu zuen Danimarkarekin eta Errusiarekin. Prusiako gobernaria izan zen, eta, Gustavo Adolfo hil zenean, Suediako erregeorde: barne- eta kanpo-politika antolatu, eta administrazioko legeak eman zituen. Barne-politikan estatuaren nagusitasunaren alde jokatu zen, aristokraziaren eskakizunen aurrean amore eman gabe, eta kanpo-politika gogorra eraman zuen aurrera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.