Azadiya Welat
Wikipedia(e)tik
Azadiya Welat (Herri askea euskaraz) kurdueraz idatzitako egunkari nagusia da.
1990ean sortu zuten astekari bezala eta 2006ko abuztuaren 15etik egunkaria da.
[aldatu] Zentsura eta jazarpena
Egunkari honek Turkiako gobernuaren zentsura jasaten ari da etengabe. 2006ko azaroaren 26an Diyarbakirreko laugarren auzitegiak (Diyarbakir 4.Ağır Ceza Mahkemesi) Hamdullah Yılmaz artikuluen buruari 4 urteko eta 3 hilabeteko espetxe-zigorraldia ezarri zion.
Horrez gain, hainbat alditan itxi dute eta beste hainbestetan aldatu behar izan du izenez: Dengê Welat, Azadiya Welat eta abar.
Sorreratik 30 kazetari hil dira polizia turkiarren esku.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Kurdueraz) Azadiya Welat
- (Euskaraz) Arrisku kazetaritza: Azadiya Welat (ARGIA)