Larruazal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josugoni (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:04, 13 otsaila 2015
Errinozeroaren larruazala.

Azala edo larruazala gizakien eta beste ornodunen gorputza estaltzen duen kanpoko geruza da. Beste animalien kanpo geruzak bestelako egitura eta jatorria dauka. Ugaztunen azalek ezaugarri komunak dituzte osaketari buruz; anfibio, narrasti eta hegaztien azalek, berriz, ezaugarri bereziak dituzte. Ugaztunen kasuan, azlak beti dauka ilea, baita itsasoko ugaztunen azalak ere.

Ugaztunen azalaren geruzak

Ugaztunen azalak hiru oinarrizko geruzez osatua dago:

Epidermisa

Epidermisaren izena "epi" eta "dermis" hitzen elkartea da. "Epi" hitzak goiko aldeko esan nahi du. Hortaz, larruazalaren kanpoaldeko geruzak epidermisa du izena. Gain-gaineko zelulak hilda daude, odoletik isolaturik daudelako, eta epidermisak zelula berriak sortzen ditu etengabe hildakoak ordezkatzeko. Zelulen berritze prozesuak hilabete inguru irauten du.

Dermisa

Dermisa, epidermisari itsatsirik dagoen geruza da. Dermisean ukimena eta berotasunaren sentsazioa ahalbidetzen duten hainbat mekanorrezeptore (nerbioen amaiera) daude. Horrez gain, ile-folikuluak, izerdi-guruinak, gantz-guruinak, odol-hodiak eta linfa-hodiak daude.

Hipodermisa

Hipodermisa, berez, ez da larruazalaren atala baina bere funtzioa azala hezurrei edo giharrei itsastea da. Horrez gain, azala odol-hodiez eta nerbioez hornitzen du.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larruazal