Azantza (pilotaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azantza
Izen osoa: Jean-Pierre Sorhainde Azantzakoa
Jaiotza data: 1760
Jaioterria: Kanbo ( Lapurdi)
Heriotza data: 1839ko urtarrilaren 26a
Heriotza herria: ? ()
Pilotaria
Modalitatea: laxoa
Postua:

Azantza (Kanbo, Lapurdi, 1760 - ?, 1839ko urtarrilaren 26a) XVIII. mendeko pilotaria izan zen. Laxoaz aritu zen.[1][2]

Azantza lapurtarra Azantzako semea edo Azantzako jaun Pedro izenaz agertzen da kantu herrikoietan. Kanboko dorretxe honetako orduko jaunak Sorhainde leinukoak ziren, beraz, Louis Dassanceren ustetan Azantza Bertrand de Sorhainde jaunaren bigarren semea izan zen, Jean-Pierre Sorhainde izenekoa, 1760 eta 1839 artean bizi zena. Batzuen ustez, gaztea zela, armadan izan zen. Bere senide batzuk Frantziako Iraultzaren la Terreur garaian erailak izan zirenez eta bere arerio nagusia zen Perkainen aurka Tolosan jokatu zuenez,[3] litekeena da Espainiako erregeak sorturiko "nafar tertzioetan" aritu izana.

Perkainen kantua edo Perkain eta Azantza kantuak honela dio:

« Azantzako semea nik ez dut mendratzen,

Bere parerik ez du pilota botatzen;
Bai, bainan Perkain hori ez zuen latsatzen
Plaza guziarentzat bera aski baitzen!

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (Volumen I, La Pelota Vasca). Lur Argitaletxea. ISBN 84-7099-261-9
  2. Gizonak (Los forjadores de Euskal Herria) (2. liburukia). Kriselu. ISBN 84-7728-211-0
  3. "Bat zen Perkain zaharra..." kantua


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.