Azay-le-Rideauko jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azay-le-Rideauko jauregia
Chateau-Azay-le-Rudeau-1.jpg
Herria Azay-le-Rideau

Indre-et-Loire departamendua

Koordenatuak 47°15′33″N 0°27′58″E / 47.25917°N 0.46611°E / 47.25917; 0.46611Koordenatuak: 47°15′33″N 0°27′58″E / 47.25917°N 0.46611°E / 47.25917; 0.46611
Herrialdea  Frantzia
Garaia Frantziar pizkundea
Azay-le-Rideauko jauregia non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Azay-le-Rideauko jauregia

Azay-le-Rideauko jauregia (frantsesez: Château d'Azay-le-Rideau) Frantziako Indre-et-Loire departamenduko Azay-le-Rideau udalerrian dagoen pizkunde garaiko jauregia da. XVI. mendean eraikia izan zen, Indre ibaiaren uharte txiki batean.

1905eko abuztuaren 11tik Monumentu historiko izendaturik dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tours (25 km) eta Chinonen (21 km) arteko D751 errepidearen bazterrean dago, Parisetik 260 kmra. Trenez ere irits daiteke, Tours eta Chinonen arteko TER linea Azay-le-Rideaun gelditzen baita (25 minutuko bidaia Toursetik)[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azayko lehenbiziko gaztelua 1119 aldean eraiki zen, Tours eta Chinonen arteko bidea babesteko asmoz. 1418an Karlos VII.a erregeak gazteluari su eman eta kapitaina eta 350 soldadu hilarazi zituen. Hori dela eta, XVIII. mendera arte, herriak Azay-le-Brûlé ("Erretako Azay") izena hartu zuen[2].

Gaur egungo jauregia Gilles Berthelotek, eta honen emazte Philippa Lesbahyk eraiki zuten, 1515 eta 1527 artean. Proiektuan Italiako Pizkundeko arkitektura eta eraikitzeko era frantziarra bateratzen saiatu ziren. 1528an Frantzisko I.a erregeak jabegoa konfiskatu zien eta 1533an Antoine Raffin, bere guardiako kapitainari, eman zion. Rafin familia eta honen ondorengoak izan ziren jauregiko jabeak Frantziako Iraultza arte.

1791n Charles de Biencourtek erosi zuen "utzia eta andeatua zegoen" jauregia. 1825etik aurrera zaharberritze lan garrantzitsuak egin ziren. 1845ean, artean zutik zegoen Erdi Aroko gazteluaren dorre ederra bota eta estilo neorrenazentistako beste bat eraiki zuten. Bigarren dorrea 1856an jaso zen, 1825eko pabiloi txinatarra ordezkatuz[2].

1905eko abuztuaren 11n Frantziako estatuak erosi eta Monumentu historiko izendatu zuen. Geroztik lehengoratze lan handiak egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ter-sncf: Azay-le-Rideauko geltokia
  2. a b Châteaux de la Loire: Château d'Azay-le-Rideau

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azay-le-Rideauko jauregia Aldatu lotura Wikidatan