Azazkal-esmalte
Wikipedia(e)tik
Azazkal-esmaltea emateko pintzela.
Azazkal-esmaltea, azazkal-pintura edo azazkaletako pintura azazkalak margotzeko erabiltzen den produktu kosmetikoa da. Besteak beste, nitrozelulosa, toluenoa eta formaldehidoa duten konposatu organikoez egina dago.
Margoa esmalte-kentzeko izeneko produktuarekin ezabatzen da. Alabaina, azetonarekin ere ken daiteke.