Azerbaijan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azerbaijango Errepublika
Azərbaycan Respublikası
Azerbaijango bandera
Bandera

Azerbaijango armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Azərbaycan marşı
(Azerbaijango Martxa)
Azerbaijan: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Baku
40°25′N 49°50′E / 40.417°N 49.833°E / 40.417; 49.833
Hizkuntza ofiziala(k) Azerbaijanera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika presidentzialista
Ilham Aliyev
Artur Rasizade
Independentzia
SESBetik

1991 abuztuaren 30
Eremua
• Guztira
• Ura

86.600 km² (113.)
% 1,6
Biztanleria
• Zenbatespena(2011)
• Dentsitatea

Herritarra

9.165.000[1] (89.)
106 biztanle/km² (100.)

azerbaijandar
Dirua Manat (AZN)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
AZT (UTC +5)
UTC (UTC +5)
Interneteko domeinua .az
Telefono aurrezenbakia +994

Azerbaijan Asiako hego-mendebaldeko estatua da, Kaukasoko eskualdean Kaspiar itsasoaren ertzean kokatua. Sobietar Batasuneko errepublika izan zen, harik eta batasuna desegin eta Estatu Burujabeen Batasuna sortu zenean burujabetasuna aldarrikatu zuen arte (1991). Mugakide ditu Errusia iparraldean, Georgia ipar-mendebaldean, Armenia hegoaldean eta Iran ekialdean.

Hiriburua Baku da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azerbaijango erdialdea Kura ibaiaren arroak hartzen du, eta bertara biltzen da Araxes ibaiaren ura. Kaukaso Handiko hego-ekialdeko mendiek babesten dute lurraldea iparraldetik Kaspiar Itsasoraino (Abseron penintsula). Kaukaso Txikiko hormak ageri dira mendebaldean eta Talis mendiak hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azerbaijandarren eta armeniarren arteko istilu eta gatazka larriak izan dira nagusi Azerbaijanen. Sobietar Batasunean 1986tik aurrera bultzatutako aldaketen ildotik, Armeniak Nagorno-Karabakh, Azerbaijanen barruan dagoen lurralde armeniar autonomoa (170.000 biztanle, % 76 armeniarrak, % 23 azerbaijandarrak), Armeniari itzultzeko eskatu zuen, baina Sobiet Gorenak ez zuen onartu. Lurralde autonomoko grebari (1988ko maiatza) erantzuteko, eta azerbaijandarrek hala eskatuta, blokeoa ezarri zuten Armeniako errepublikan (1988ko iraila). Urte bereko urrian, Azerbaijango parlamentuak erabakitako legearen arabera, errepublikak dituen mugak ezingo dira aldatu errepublika osoan egindako erreferendumean onartuta ez bada. 1989. urtean armada sobietarrak hartu zuen parte eta bi herrietako miliziak, elkarrekin gerran ari baitziren, banatu egin zituen elkarrengandik.

Gobernua eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azerbaijan errepublika presidentzialista da. Gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1995ekoa da. Organo legegile nagusia Mejlis edo Batzar Nagusia da, bost urtez behin aukeratutako 300 kidez osatua. Estatuburua presidentea da, eta, konstituzioaren arabera, lehen ministroa izendatu eta gobernua osatzeko ahalmena dauka, Mejlisaren onespenarekin, betiere. 1991n 50 kidez osaturiko organo legegile bat antolatu zuen Mejlisak, Nazio Kontseilua. Nazio Kontseiluak indar gabe utzi zuen Mejlisa 1992ko estatu kolpearen ondoren. Azerbaijan Estatu Burujabeen Batasuneko kide da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azerbaijan da Asiako mendebaldeko herrialdeetan biztanle gehien duena. Jaiotza-tasa garaia du, baina baita haurren heriotza-tasa ere, batez ere nekazari-inguruetan. Gizataldeei dagokienez, etnia askotako jendea bizi da: azeriak gehienbat (% 92), batez ere azken urteetan, Nagorno-Karabakhen inguruko gatazka dela-eta Azerbaijango armeniarrek (300.000 inguru) Armeniara alde egin eta Armeniako azerbaijandar askok (200.000 inguru) Azerbaijanera ihes egin zutenean. Gaur egun, Azerbaijango armeniar gehienak Nagorno-Karabakhen bizi dira. Azerbaijanen administraziopean dago, orobat, Nakhitxevan, Armeniarekin mugan dagoen lurraldea, etniari dagokionez azerbaijandarra.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Azerbaijanen banaketa administratiboa

Azerbaijan honela banatuta dago:

  • 59 raion edo eskualde (singularrean rayon, pluralean rayonlar),
  • 11 hiri (pluralean şəhərlər; singularrean şəhər),
  • 1 errepublika autonomo (muxtar respublika)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (Kura eta Araxe ibai arroak) eta petrolioa (Baku, Abseron penintsula, Kaspiar itsasoa) dira Azerbaijango ekonomiaren zutabe nagusiak. Petrolioaz gainera, industria (metal, industria kimikoa eta mekanikoa, elikadura-industria eta ehungintza) ere garatu da Kura ibaiaren indar hidroelektrikoari esker. Tabakoa eta, batik bat, kotoia dira industriarako nekazaritza-gai nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azerbaijan Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]