Azerbaijango Errepublika Demokratikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
Azərbaycan Xalq Cümhuriyyəti

1918 – 1920
Errepublika
Flag of Azerbaijan.svg
Azerbaijan Democratic Republic 1918 20.png
Independentzia 1918ko maiatzaren 28a
Erevanen erorialdia 1920ko apirilaren 28a
Hiriburua Baku
Gəncə (1918ko iraila arte)
Hizkuntza(k) Azerbaijanera
Eremua 99.908
Biztanleria 2.862.000
Dirua Azerbaijanera errubloa
Aurrekoa
Flag of the Transcaucasian Federation.svg Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federatiboa
Ondorengoa
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista Flag of Azerbaijan SSR.svg

Azerbaijango Errepublika Demokratikoa (azerbaijaneraz: Azərbaycan Xalq Cümhuriyyəti; batzuetan Azerbaijango Herri Errepublika) Azerbaijango lehenengo errepublika modernoa izan zen.[1] Errepublika lehenago Errusiar Inperioako lurraldean eratu zen, 1917ko Errusiar Iraultzaren ostean.[2] Errepublika hau 1918ko maiatzaren 28an sortu zen. Gobernuko buruak Müsavat zetozen batez ere.[2] Sortu zenean, Georgiako Errepublika Demokratikoa eta Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa zuen mugakide iparraldean, Armeniako Errepublika Demokratikoa mendebaldean, Persia hegoaldean eta Kaspiar itsaso ekialdean. Hiriburua hasieran Gəncə izan zen, 1918ko iraila arte, eta gero Baku. Azerbaijanera errubloa zerabilten.[2]

1918. kalkuluen arabera, Azerbaijango Errepublika Demokratikoa 99.908 km²-ko azalera zeukan, eta 2.862.000 biztanle zeuden.[2] Sorreratik bertatik, barne eta kanpo arazo ugari izan zituen Azerbaijango Errepublikak. Azerbaijan Armeniarekin gerran egon zen 1918tik 1920ra, Karabakh Garaian autonomiaren gaia zela eta. Azerbaijango armadak gerra irabazi zuen. Errepublikak bi urte baizik ez zuen iraun. 1920ko apirilaren 28ean, herrialde hura konkistatu zuen sobietarren Armada Gorriak. Hiru herrialdeen independentziarekin apurtu zen eta sobietar errepublika sozialista bihurtu zen Azerbaijan.[2] Sobietar Batasunaren desegitearen ondoren, 1991an, Azerbaijanek independentzia berreskuratu. Azerbaijango Errepublika, Errepublika Demokratikoan Azerbaijango oinordeko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Tadeusz Swietochowski: Russian Azerbaijan, 1905–1920: The Shaping of a National Identity in a Muslim Community, Cambridge University Press, 2004. Ikus 129. orrialdea. ISBN 0-5215-2245-5.
  2. a b c d e (Ingelesez) Firuz Kazemzadeh: The Struggle for Transcaucasia: 1917–1921, The New York Philosophical Library, New York, 1951. Ikus 124., 222., 229., 269.–270. orrialdeak. ISBN 0-8305-0076-6.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azerbaijango Errepublika Demokratikoa Aldatu lotura Wikidatan