Azeri arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azeri arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
LeinuaVulpini
GeneroaVulpes
Espeziea Vulpes vulpes
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia52 egun
Elikadura iturri nagusiaOryctolagusa eta fruitua
Bizi itxaropena5 urte
Habitatbaso
Altuera0,425 m
Haginkadaren indarra92
Eguneko zikloagautartasun
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Azeri arrunta (Vulpes vulpes) (bizkaieraz: lukia) Canidae familiako haragijale txikia da. Otsoa eta txakurra bezala, mutur zorrotza, belarri handi eta hirukiak eta buztan luzea dauzka.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begietako niniak, katuarenak bezala, txikitu egiten zaizkio. Gauza geldiak ez ditu oso ondo ikusten, baina, bestalde, ez du arazorik gauez ikusteko.Usaimena ere oso garatua dauka. Salto egiten duenean, buztana erabiltzen du oreka mantentzeko. Eta belarriak, alde guztietara mugi ditzake. Soinu oso arinak entzun ditzake, urrutitik badatoz ere. Azeri gorriak aharrausi egiten duenean, bere 42 hortzak ikusten zaizkio, batez ere, lau letagin luze eta zorrotzak.

Txakur ertain baten tamainakoa da. Larru gorrixka du, neguan luzeagoa dena. Ia mundu guztian bizi da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azeri gorriak gauez bakarrik ehizatzen du. Bere usaimen eta entzumen finari esker, edozein harrapakin ehizatzen du, bai karraskari txikiak eta baita txori eta untxiak ere. Harrapakina oso handia bada, gordelekura eramaten du, janaria erreserban edukitzeko. Ugaztun honek denetarik jaten du: haragia, intsektuak, zizareak, txorien arrautzak, txorikumeak, saguak, hegazti handiak, untxiak... eta kasu batzuetan frutak ere bai.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vulpes vulpes-

Azeri gorria, ugaltzeko garaiaz geroztik (neguaren hasieratik erdialdera) bizi da bikoteka. Arra emearekin egoten da kumeak elikatzeko. Emeak hilabete eta erdiz eramaten ditu kumeak sabelean. Erditzeko, gordeleku bat aurkitzen du. Hiru kumetik zortzira arte izaten dituzte normalean baina kasu batzuetan hamabi ere bai. Jaiotakoan, kumeak larru beltz batez estalita daude. Hamalau egun eduki arte, ez dute begirik irekitzen eta sei asterekin gordelekua uzten dute.

Kumeak amak zaintzen ditu normalean, baina batzuetan arrak edo beste emeren batek janaria eramaten du gordelekura. Bi asterekin 1 kg pisatzen dute. Bostekin 3 kg baino gehiago eta helduak dira bederatzi-hamar asterako.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azeri gorriak ezkutuan egiten du bere gordelekua eta haitzen arteko zulo batean edo enbor zahar batean egin dezake. Animalia bakartia izan arren, bikotean bizi daiteke edo ar bat eta hiru emeko taldeetan. Bere lurrak markatzen ditu eta ezezagunen bat aurkitzen badu, oihu eta borrokan egiten du bota arte. Usainagatik jakiten du eme bat pasa den, ar bat edo azeri gazte bat.

Arerioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arerioak ere baditu azeriak: ipar-katamotza eta arranoa batik bat. Kumeei erasotzen diete normalean. Kumeak ohartarazteko, arrak zaunka egiten du, emeak berriz oihu. Eta areriorik handiena, noski, gizakia da. Orain dela gutxi arte, Ingalaterran azeria ehizatzea kirol bat zen. Bere larruarengatik ere hiltzen zen. Baina oraindik mundu guztian aurki daitekeen espezie bat da eta hori da bere buruargitasuna eta erresistentzia frogatzen duena.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azeri gorri mota ezberdinak, txakur, otso, txakal eta koioteak bezala, txakurraren familiakoak dira. Denak ezagutzen dira lasterkari onak direlako eta entzumen eta usaimen fina dutelako. Guztira 45 azpiespezie daude: