Azetona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azetonaren egitura

Azetona CH3-CO-CH3 formula duen konposatu organikoa da. Likido koloregabea da, mendaren usainekoa. 56° C-an irakiten du, urarekin nahas daiteke, eta hainbat konposatu organiko disolbatzen ditu (gantzak, erretxinak, nitrozelulosa, etab). Azetilenoa ere disolbatzen du. Zetonen propietate orokor berberak ditu. Azetona kaltzio azetatoaren destilazio lehorrez, edo azido tartarikoaren, azido zitrikoaren nahiz zelulosaren pirogenazioz lortzen da, eta baita beste hainbaten oxidazioz ere. Organismoan, azetona gantzen eta zenbait aminoazidoren arteko metabolismoaz sortzen da. Gaixotasun batzuen ondorioz (diabetesa esaterako), azetona eta antzeko beste konposatu batzuk (gai zetonikoak) gehiago sortzen ditu gorputzak. Gernura igarotzen da eta azidosia eragiten du.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak