Azido linoleiko
Azido linoleikoa giza gorputzarentzako funtsezko koipe azido bat da, giza gorputzak bere kabuz sintetizatzerik ez duela eta janariaren bidez hartu behar dela esan nahi duena. Koipe azido insaturatu bat da, zehazkiago koipe azido poliinsaturatu bat (bi lotura bikoitz edo kobalente) eta Omega 6 koipe azidoen taldekoa lehen lotura bikoitza karbono 6aren ondoren baitago, metilo muturretik kontatzen hasita (-CH3). Honako hau da bere egitura:
Oso erabilia da kondoien industrian; industrialki prozesatutako jakietan azido honen zati bat hidrogenoarekin saturatu behar da jakia egonkorragoa izan dadin, koipe hidrogenatuak eta trans koipe azidoak sortzen dituena, gure gorputzean koipe saturatu bezala funtzionatzen dutenak. Hemen dago munduko industriak planteatzen duen arazoa koipe "txar" saturatuak edo partzialki hidrogenatuak ezabatzen saiatzerakoan.