Azorín

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azorín argazkiak Ramon Casaseko (MNAC).

Jose Augusto Trinidad Martínez Ruiz —ezagunagoa Azorín ezizenaz— (Monóvar, Espainia, 1873ko ekainaren 8a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 2a) gaztelaniazko idazlea izan zen. 98ko Belaunaldiko prosa idazle handienetakoa zen, eleberrigilea, saiakeragilea eta bere garaiko Espainiako literatura kritiko garrantzitsuenetarikoa. Bi gai nagusi agertzen dira behin eta berriro Azorínen lanetan: denbora iheskorrari buruzko gogoetak eta ikuspegien nagusitasuna. Lirismoz beteriko prosa da Azorínena, jario astitsukoa eta esaldi laburrekoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina bizitza guztian kazetaritzan aritu zen. 1904tik aurrera Azorín ezizenaz izenpetu zuen (hasierako eleberrietako protagonistaren izena). Gaztetan, talde anarkistekin harremanak izan zituen; baina, mende aldaketarekin batean, eta Ramiro de Maezturekin eta Pío Barojarekin Hiruen Taldea osatu ondoren, kontserbadore bilakatu zen, eta zenbait aldiz diputatu hautatu zuten. Nolanahi ere, Azorínen ideia politikoek gorabehera franko izan zuten: Lehen Mundu Gerran Frantziaren aldekoa izan zen, Primo de Riveraren diktadura bultzatu zuten intelektual bakarrenetakoa, Errepublikaren aldekoa 1931n eta Francoren altxamenduaren aldeko 1939an.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azorínen lanean hiru atal bereiz daitezke: saiakera, eleberria eta antzerkia:

  • Saiakera sail batean Espainiako bizitzaren irudiak eta oroipenak biltzen ditu: Los pueblos (1905), La ruta de Don Quijote (1905), Castilla (1912), Una hora de España (1924), etab. Beste sailean literatura saiakerak biltzen dira: Lecturas españolas (1912); Clásicos y modernos (1913); Al margen de los clásicos (1915); Los clásicos redivivos. Los clásicos futuros (1945), eta abar.
  • Azorínen eleberrigintza oso berezia da: haren eleberriek ia ez dute argumenturik, giroen lotura edo pertsonaien euskarri soila baino ez dira. Izenburu batzuk: La voluntad (1902), Antonio Azorín (1903), Las confesiones de un pequeño filósofo (1904), Don Juan (1922), Doña Inés (1925), El escritor (1941), María Fontán (1943), Salvadora de Olbena (1944)..
  • Antzerkiaren alorrean sinbolismoaz baliatu zen —Lo invisible (1928), Angelita (1930)—, arrakasta handirik gabe.

Azorín, zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.