Azoveko itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azov, Itsaso Beltzaren ipar-ekialdean.
Azov itsasoa (argiagoa sakontasun txikiagoa duelako) eta Itsaso Beltza erraz bereizten dira. Itsas ertzean izoztutako limanak ikus daitezke

Azoveko itsasoa[1] (errusieraz Азо́вское мо́ре edo Azovskoye more; ukraineraz Озівськe/Азо́вське мо́ре edo Ozivs'ke/Azovs'ke more eta Krimeako tatarieraz Azaq deñizi) Europako barne itsasoa da. Krimeako penintsulak (mendebaldean), Ukrainak (iparraldean) eta Errusiak (ekialdean) inguratzen dute. Kertxeko itsasarteak Itsaso Beltzarekin lotzen du.

340 km luze eta 135 km zabal da, azalera 37.555 km² delarik. Batezbesteko sakontasuna 13 metrokoa da (sakonena 15,3 m). Don eta Kuban ibaiek bertara isurtzen dute.

Historiari dagokionez, Krimeako Gerran itsas-kanpaina bat gertatu zen bertan 1855eko maiatza eta azaroaren artean, alde batetik Britainia Handia eta Frantzia eta bestetik Errusiar Inperioa aurrez aurre zeudelarik.

Erreferentziak [aldatu]

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 

Kanpo loturak [aldatu]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.