Azoveko kanpainak

Wikipedia, Entziklopedia askea

1695-1696ko Azoveko kanpainak (errusieraz Азовские походы) 1686-1700eko Errusiar-Turkiar Gerraren barnean gertatu ziren bi kanpaina militar izan ziren, Petri I.a Errusiakoa Handiak lideratutakoak Azoveko gotorleku turkiarra hartzeko, Errusiari Azoveko itsasora eta Itsaso Beltzera iristea eragozten ziona.

Lehen kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azoveko lehen kanpaina 1695ean hasi zen. Petrik, 31.000 soldaduz eta 170 kanoiz osatutako bere armadari Azoverantz aurrera egiteko agindu zion. Doneko kosakoen armada hiru zatitan banatua izan zen, Franz Lefort, Patrick Gordon eta Avtonom Golovinen agintaritzapean horietako bakoitza. Beste errusiar armada bat (120.000 soldaduz osatutakoa, batez ere zaldieria, streltsiak eta kosakoak) Boris Sheremeteven agindupean zegoen eta armada honi Dnieper ibaiaren tokirik baxuenetara iristeko eta Krimeako khanerriaren arreta erakartzeko lana zegokiolarik. Urte horretako ekainak 27 eta uztailak 5 bitartean errusiarrek Azov erabat blokeatu zuten lurrez. Abuztuak 5ean eta irailak 25ean huts egindako bi erasoren ondoren, hiria setiatu zuten.

Bigarren kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azoven hartzea, XVII. mendeko grabatu herbeheretar bat.

1695eko amaieran, errusiarrak Azoveko bigarren kanpainarako prestatzen hasi ziren. 1696ko udaberri aldean Azoveko flotatxoa eraiki zuten. Sheremeteven agindupean zegoen 70.000 soldaduzko zalditeria, beste behin Dnieper ibaiaren tokirik baxuenetaraino bidalia izan zen. Apirilak 23tik 26ra, armada nagusia, 75.000 soldaduz osatua eta Aleksei Sheinen agindupean zegoena, lurrez eta Voronezh eta Don ibaietatik zehar abiatu zen Azoverantz. Petri I.a eta bere galera Azovera maiatzak 3an iritsi ziren. Maiatzak 27an, Errusiar Itsas Armada Inperiala, 2 lerroko untziz, 4 su untziz, 23 galeraz etab... osatuta eta Leforten agindupean zegoena, itsasora iritsi eta Azov blokeatu zuen. Ekainak 14an, turkiar flota (4.000 soldaduz eta 23 untziz osatua zegoena) Don ibaiaren ahoan agertu zen. Hala ere, guduan bi untzi galdu ostean irten zen. Tokia lurrez eta itsasoz etengabe bonbakatu eta ukrainarrek eta Doneko kosakoek gotorlekuaren muturra uztailak 17an hartu ondoren, Azoveko goarnizioak uztailak 19an amore eman zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]