Azpiartiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landareria azpiartikoa Kanadan (larix laricina)

Azpiartikoa Artikoaren hegoaldean dagoen Ipar Hemisferioko eskualdea da, Alaska, Kanada, Eskandinaviako iparraldea, Siberia eta iparraldeko Mongoliako gehiena barnean dituena. Normalean, eskualde azpiartikoak 50° eta 70° ipar latitudeen artean daude, tokiko klimaren arabera.

Urteko hilabete batean bakarrik, gehienetan hiru hilabetetan, batez besteko tenperatura 10 °C baino altuagoa izan daiteke. Aire hotzaren eraginez, prezipitazioa urria izan ohi da. Hilabete epelak normalean hezeagoak dira. Bere basoko landareria ohikoa taiga da eta bertan ugaztun lurtar gutxi batzuk baino ez dira bizi: altzeak (Alces alces), hartzak, elur-oreinak (rangifer tarandus) edo otsoak (canis lupus). Nekazaritza elkorra da oso. Kanadan eta Siberian, berriz, meatzaritza oso inportantea da: nikel, molibdeno. kobalto, beruna, zink eta uranioa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Subarctic climate: Ritter, Michael E. The Physical Environment: an Introduction to Physical Geography. 2006.


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.