Aztarna ekologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munduko mapa herrialdeen aztarna ekologikoaren arabera (kolorea ilunduz doa aztarnaren balioa igo ahala).

Aztarna ekologikoak bizi-premiak betetzeko erabiltzen den azalera adierazten du. Beraz, aztarna ekologikoak munduko lurralde desberdinetan zenbateko azalera erabiltzen den jakiten laguntzen du.

Aztarna ekologikoak lurralde bateko populazioak bere kontsumo beharrak asetzeko, biztanle batek bizitzeko, etxebizitza batek bere funtzionamendurako… naturaren zenbateko azalera behar duen adierazten du. Kontsumo horren mugak ezagutzeko karga ahalmena ikusi behar da.

Karga ahalmena, kontsumitzen diren baliabideak ekoizteko eta sortzen diren hondakinak asimilatzeko dagoen lehorreko eta itsasoko azalera biologikoki produktiboa da: basoak, larreak, laborantzak eta itsasoak. Karga ahalmenak eskualde batean, herri batean edo planeta osoan dauden basoen, laborantzen, larreen edo itsasoaren azaleretatik lor daitezkeen baliabide naturalak adierazten ditu.

  • Adibide bat jartzearren lurraren azalera produktiboa lurrean bizi diren biztanle guztien artean banatzen bada, pertsona bakoitzari 1,8 hektarea dagokio bere behar guztiak asetzeko, hots, 1,8 hektarea/pertsona, 2 futbol zelai pertsonako. (Datu hauek 2004koak dira urtero aldatu egiten baitira, jaiotza gehiago dagoelako eta lur produktiboa gutxiago)

Arazoa planetako populazio zati batek dagokion 1,8 hektarea horiek baino gehiago kontsumitzen dituenean dator, orduan ez baitago planeta nahikorik kontsumitu eta sortzen dena ekoizteko eta asimilatzeko. Lur bateko populazioaren aztarna ekologikoa bizi den lekuko lurraldearen karga ahalmena baino handiagoa bada, biztanle horiek defizit ekologikoa dutela esaten da. Defizit ekologikoa duten herrialdeek munduko beste herrialdeetako lur ekoizleak erabiltzen dituzte, eta horrek etorkizuneko belaunaldien baliabideak ustiatzen ditu

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mathis Wackernagelek garatu zuen kontzeptua 1990eko hamarkadan.

Kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna ekologikoa neurtzeko, bost kontzeptu hartzen dira kontuan:

  • 1.Elikagaiak ekoizteko erabiltzen den laborantza lurren eremua
  • 2.Elikagaiak lortzeko behar den itsasoko eremu emankorra
  • 3.Animalientzak elikatzeko behar duten bazka eremua
  • 4.Hirigintza, enpresa eta azpiegituretarako behar den lur eremua
  • 5.Konsumo energetikoaren ondorioz sortutako CO2 isuriak xurgatzeko eta asimilatzeko behar den baso eremua.

Aztarna ekologikoaren kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1) Egungo beharrei dagozkien kontsumoak asetzeko lurraldeak zenbateko azalera behar duen jakin behar da.

2) Edo, zenbateko lur ekoizlea behar duten bertako biztanleek elikatzeko, etxebizitza bat izateko, garraiatzeko, aisialdiaz baliatzeko eta bizi-moduan ohizkoak diren kontsumo-ondasunak lortzeko.

3) Kontsumitzen diren ondasunak ekoizten diren azaleren arabera elkartzen dira: soroak,larreak, basoak, itsas ekoizleak, eraikitako lurrak, CO2 absorbitzen duten azalerak.

4) Kontsumitzen den ondasun bakoitzarentzat :

AZTARNA EKOLOGIKOA = KONTSUMOA / PRODUKTIBITATEA

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarren aztarna ekologikoa batez beste 5,4 azalera-unitatekoa da, eta frantziarrena 7,27koa, hau da, munduko batezbestekoaren oso gainetik daude: 1,8 hektarea global pertsonako (2003). Konparazio baterako, Indiako biztanleen aztarna azalera-unitate bakarrekoa da, eta txinatarrena 1,84koa. Beraz, aztarna ekologikoak nabarmen erakusten du herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko aldea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aztarna ekologiko Aldatu lotura Wikidatan