Azteka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mexiken menpe izandako lurraldeen hedapen handiena, Mexiko-Tenochtitlango agintariek Cem Anáhuac Tenochca Tlalpan deitua (Mundua, Tenochca lurraldea).
Egutegi azteka

Aztekak edo mexikak (nahuatlez mēxihcah [meː'ʃiʔkaʔ][1]) XIV. mendetik aurrera Ipar Amerika hegoaldean izan ziren nahuatl hizkuntzako hainbat etnia izan ziren. Mexiko-Tenochtitlan sortu zuten eta XV. mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten. Texcoco aintzirako beste gizatalde batzuekin batera, egungo Mexiko erdialdeko eta hegoaldeko beste gizatalde ugari menperatu zituzten.

Mexika hitza beraiek erabilitakoa da, Azteka ordea Aztlan kondairatik eratorria da eta ez zioten beraien buruari horrela deitzen, nahiz eta Mendebaldeko historiografian erabiliena izan.

Jatorria

Espainiarrek ia Azteken liburu guztiak erre zituztenez, ez dakigu asko herri honen jatorriari buruz eta dakiguna konkistaren ondoren kontatutakoa da.

Badirudi 1300 urtearen inguruan, mexikak gaur egungo Mexikoren iparraldetik Erdialdeko Amerikara heldu zen talde bat zirela. Herri behartsu eta atzeratua zen, eta hau dela eta inguruan jada ezarrita zeuden tolteka jatorriko biztanleek ez zituzten begi onez ikusten. Mespretxu hau eragozteko, mexikak bertako kultura eta ohiturak hartzen hasi ziren.

1325ean bere hiria, Tenochtitlan (gaur egungo Mexiko Hiria) sortu zuten. Texcoco aintzirako uharte txiki batean ezarri zen hasiera batean, baina Mexikar herriaren garapenarekin, garaiko hiririk handienetarikoa izatera heldu zen, 80.000 - 700.000 bitarte baitziren hango biztanleak.

1430ean, mexikak inguruko herri aurreratuenen kultura bereganatuta zuten eta indar militar garrantzitsua bihurtu ziren. 70 urtetan zehar luzatu ziren guden ondoren, Erdialdeko Amerikako inperiorik handiena izatera heldu ziren.

Inperioaren gorakada Tlacaelelen esker izan zen gehienbat. Mexikar historia eta erlijioa berridatzi zituen, giza sakrifizioen eta bake garaian ere indar militar handiaren beharra ezarri zituen.

Mexikek, Texcoco eta Tacubako estatuekin aliantza sinatu eta Aliantza Hirukoitza sortu zuten, eta bere konkistak gaur egungo Guatemalaraino heldu ziren, herri gutxik jasan ahal izan zutelarik inperioaren indarra.

Mexikar estatua

Aliantza Hirukoitza: Texcoco, Tenochtitlan eta Tlacopán hirien sinboloak (Osuna Kodexa, 34 or. 1565)

Inperio Azteka ez zen estatu bateratu eta zentralista bat; konkistatutako herriak enperadoreari zergak ordaintzeko beharra zuten soilik, eta horregatik desegin zen segituan inperioa erasotua izatean.

Aliantza Hirukoitza osatu ostean, estatua hautazko monarkia gisa antolatu zen. Kontseilu batek enperadorea aukeratzen zuen, eta gero honi botere absolutua ematen zitzaion.

Gizartea

Mexikak berez herri nomada bat ziren, kide gehienak nekazari-soldaduak zirenak eta apaizen klase urri bat buru zuena. Esklaboen klasea ere garrantzitsua zen gizartean. Azteken esklabotzaren kontzeptua europarronaren oso desberdina zen.

Azteken gizartea ondoko klase hauetan banaturik zegoen: gidariak, merkatariak, artisauak, herritar xumeak eta esklabuak. Apaiz, gerlari, funtzionari eta auzapezek osatzen zuten gidarien klase noblea. Artisautzak leku handia izan zuen azteken artean, eta klase boteretsua zen berau; zuten pisu sozial eta artisau-abildadeengatik ohorezko “tolteka” izena ere eman ohi zitzaien. Merkatarien klaseak betekizun ezberdinak zituen gizartean eta politikan. Egiteko ekonomikoekin batera, espioilanak ere betetzen zituzten, inguruko herrietan Tenochtitlan-en aldeko azpilana eginez. Klase ekonomiko dinamikoena zire n merkatariak. Nekazariek osatzen zuten klase librerik apalena. Askatasunik gabeko jopu eta esklabuak, gehienetan gerrako presoak ziren, gaizkileak edo zorrengatik beren buruak saldu zituztenak. Esklabuak tratu txarrik ez zuen, eskuarki, baina presoak tenpluetako opalkuntzetara bidali ohi ziren asko. Ekonomian, lurgintza eta abelazkuntzatik zetozen produktuen zerrenda nahikoa laburra zen: artoa, babarruna, tomatea, kakaoa, kotoia...; etxeko aberetan oso pobrea zen ekonomia hura: zakur ilesoil bat, indioilarra eta erlea. Apenas zuten etxeko hegaztirik, ez ardi, ez behirik; okela, ehizetik zuten batez ere. Industri lanik zabalduenak, lumagintza eta obsidianazko lanak ziren, eta zeramika ere hedatuta zegoen. Besteak beste, azteken ekonomiak garraioan muga hertsiak zituen: animalia zamaririk eta gurpilik ezean, gizakien bizkar egin behar izaten zen garraioa. Esklabutzak zeregin astuna zuen, honetan. Ondasun-iturri on bat gerra zen. Gerrak Inperioa eraiki eta zaintzeko balio politikoa zuen; harrapakinak, esklabuak eta zergak biltzeko ere balio zuen; eta betekizun erlijiosorik ere ez zitzaion falta: tenpluetan opalgai izango ziren esklabuek munduaren jarraipena segurtatzeko balio zuten. Gizarte militarista zen, gainera.

Zaila zen mailaz igotzea, oso zaila, baina ez, halere, ezinezkoa; gerran irabazitako merezimenduen bidez lor zitekeen. Tlatoani handia zen agintari nagusia; haren ondoren, gizarte maila goenean,nobleak zeuden, pilpitinak; gudari gisa hezten zituzten, zeukaten menderatu beharra behar bezala bete ahal izan zezaten.

Maila bat beherago herri xehea zegoen, nekazari, eskulangile, soldadu eta abarrez osaturiko gizarte taldea: mazehualtineak.

Maila horren barruan, baina, bazen talde bat abantaila bereziak zituena: merkatariak edo potxtekak. Espainar konkistatzaileak iritsi zirenean burgesia moduko bat osatzeko zorian zeuden potxtekak. Azkenik, gizarte maila guztien azpian, esklaboak-edo zeuden: tlakoltineak.

Jauregiko bizimodua eta herriko bizimodua

Azteken eguneroko bizimodua erakusten dute bigarren sail honetako lanek. Mailakaturiko gizartea zen aztekena, noblezia (pipiltin izenekoa), merkatariak (pochtecak) eta herriko jendea (macehualtin) zituena. Hala, nobleek urrez, turkesaz zein animalien maskorrez eginiko bitxiak erakusten zituzten harro, baita gorputza apaintzeko bestelako hainbat gauza ere: belarritakoak eta besokoak, kasu. Herriko jendeak, berriz, buztinezko bitxiak baino ezin zitzakeen erabili. Apaingarriak egiteko ez ezik, buztina ontziak eta platerak egiteko ere erabiltzen zuten. Indigenak eskulangile apartak ziren.

Jauregiko bizitza eta eguneroko bizitza

Mexiko-Tenochtitlan hiriko gizartea bi segmentu handik osatzen zuen. Noblezia zen horietako bat, pipiltin izenekoa; eta jende arruntak osaturikoa bestea, hots, macehualtin-ak, askozaz ere jende gehiagok osatutakoa eta artisauetatik hasi eta nekazariak ere barne hartzen zituena. Merkatari edo pochteca izenekoen taldean, berriz, salerosketan aritzeko bidaia luzeak egiten zituztenak zein fruituak eta animaliak saltzen zituzten saltzaile xumeak sartzen ziren. Nobleek, gobernariarekin zuten ahaidetasunaz harro, jadezko eta urrezko beren bitxi baliotsuak, belarritako, lepoko zein eraztunak, erakusten zituzten, baita ezpainetako apaingarri edo bezoteak eta maila altuko intsignia militarrak ere. Jende arrunta buztinezko objektuekin bakarrik apain zitekeen, eta maguey izeneko landare xerofitiko baten zuntzaz eginiko jantziak erabiltzen zituen. Azteken munduko eguneroko bizitza garai hartako kronisten deskribapenei esker ezagutzen da, eta buztinezko figuratxoen bidez irudikatu zen. Eguneroko erabilera zuen zeramikazko baxera ugari gorde dira egundaino.

Azteken garaiko herri eta gizarteak

Aparteko kalitate estetikoa duten eskultura eta figuratxo antropomorfoak posklasiko berantiar mesoamerikarreko plastika indigenaren elementu bereizgarria dira. Gizon eta emakumeen irudiak dira, adinari eta edertasunari loturiko ereduak adierazten dituztenak. Gaztetasuna-heldutasuna osotasunaren unetzat hartzen zen, gerrarako indarrik handieneko eta sexu-jarduerarik handieneko aldia baitzen. Hiriburu indigena nagusietako eskultura-tailerrek izan zuten garapen aipagarriak arroka bolkanikoan zizelkatutako aparteko figura eskultorikoak utzi zituen oinordetzan. Arroka bolkanikoa zen, hain zuzen, mundu aztekak maiteen zuen materiala. Erakusketan Macehual-en irudia ikusi ahal izan zen, gizon arruntaren kontzeptu idealizatua, edo emakume biluzi lerdena, "Texcoco-ko Venus" gisa ezagutzen dena. Gizon eta emakumeen irudiak adierazten dira. Arroka bolkanikoan zizelkaturiko irudiek errealismo handia dute, eta azteken edertasunaren kanona zer-delakoa erakusten dute..


Tenplu nagusia

Aztekek 1325. urtean sortu zuten beren hiria, Texcoco Lakuan kokaturiko lohiz betetako uhartetxo batzuen gainean. Eraikitzen hasi zirenetik, hiriaren zaindari sinbolikoak axis mundi sakratutzat hartu zuen, eta hortaz, zeremoniarako toki hura hiriaren erdian eta, beraz, unibertsoaren erdian, kokatu zuten. Erritutarako arkitektura-konplexu hau gobernari aztekak tronura igo ahala handitzen joan zen, eta XV. mendearen amaierarako lortu zuen monumentaltasun eta handitasunak bere ospea handitu zuten Mesoamerika osoan zehar. Tenplu Nagusian gerraren zaindari zen Huitzilopochtli eta euriaren jainkoa zen Tláloc gurtzen ziren nagusiki. Erakusketan, Coyolxauhquiren irudia nabarmendu zen, aztekek garaitutako herrien sinbolo den ilargi-jainkosa. Tenplu Nagusia buztinez landutako irudi dotoreekin, hala nola arrano-gerlariarekin eta Mictlatecuhtlirekin apaindu zen. Jainkozaletasun-zeinu gisa, ehunka opari utzi zituzten bertan, azken 100 urteetan arkeologoek kontu handiz berreskuratu dituztenak. Erakusketa honetan, Europan lehen aldiz ikusgai jarritako Jainko Gorriaren Oparia nabarmendu zen. Erlijio egitura konplexua zuten aztekek, hainbat jainko eta jainkosa zituzten, eskultura txiki-ertain-handiek erakusten dutenez. Huitzilopochtli izenekoa zuten goreneko mailan, eguzkiaren gerlaria. Tezcatlipoc gaueko gerraren jainkoa zen, gizontasunaren zaindaria; eta Quetzalcoatl, berriz, antzinako jainko zibilizatzailea, haizearen zaindaria. Bestalde, lurra zen gizakien azken patua, hala bizitzaren jatorria, nola bizirik irauteko ezinbestekoak zituzten elikagaien eremu sortzailea. Nekazaritzatik bizi ziren aztekek, halaber, garrantzi handia ematen zieten Tlaloci eta Chalchiuhticueri, alegia, euriaren eta uraren jainko zirenei.


Azteken ekonomia

Nekazaritzan oinarritu zen. Erlijioan ere azaldu zen nekazaritzaren garrantzia, euriaren jainkoa (Koatlikue) eta ama lurra jainkosa (Tlaloc) izan baitziren haien jainko-jainkosa nagusiak. Lur sailez urri zebiltzan. Merkataritzak hain garrantzi handia izateak eta antolatzen zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak alor horretan oso gizarte konplexua osatzen zutela adierazten du. Lurgintza eta abelazkuntzatik zetozen produktuen zerrenda nahikoa laburra zen: artoa, babarruna, tomatea, kakaoa, kotoia...; etxeko aberetan oso pobrea zen ekonomia hura: zakur ilesoil bat, indioilarra eta erlea. Apenas zuten etxeko hegaztirik, ez ardi, ez behirik; okela, ehizetik zuten batez ere. Industri lanik zabalduenak, lumagintza eta obsidianazko lanak ziren, eta zeramika ere hedatuta zegoen. Besteak beste, azteken ekonomiak garraioan muga hertsiak zituen: animalia zamaririk eta gurpilik ezean, gizakien bizkar egin behar izaten zen garraioa. Esklabutzak zeregin astuna zuen, honetan. Ondasun-iturri on bat gerra zen. Gerrak Inperioa eraiki eta zaintzeko balio politikoa zuen; harrapakinak, esklabuak eta zergak biltzeko ere balio zuen; eta betekizun erlijiosorik ere ez zitzaion falta: tenpluetan opalgai izango ziren esklabuek munduaren jarraipena segurtatzeko balio zuten.

Erlijioa

Sakontzeko, irakurri: «Mitologia azteka»
Quetzalcoatl jainkoaren irudia (Codex Borbonicus).

Erlijioak menderatzen zuen dena: Huitzilopochtli jainkoak hala aginduta utzi zituzten iparraldeko lurrak, eta kokatu ere hark jakinarazi zien toki batean kokatu ziren gero. Politikan ere, zabaldu eta hedatu behar hura erlijioaren aginduz betetzen zen.

Nekazaritzaren garrantzia erlijioan nabaritzen zen, euriaren jainkoa (Tlaloc) eta ama lurra jainkosa (Coatlicue) izan baitziren haien jainko-jainkosa nagusiak. Lur sailez urri zebiltzanez, uharteak chinampak egin zituzten Texcoco aintziran -orduan oso zabala baitzen- lurra lantzeko. Merkataritzak hain garrantzi handia izateak eta antolatzen zituzten bezalako azoka handiak antolatzeak alor horretan oso gizarte konplexua osatzen zutela adierazten du.

Aztekek uste zuten beste lau mundu -edo lau Eguzki- izan zirela bizi ziren hura baino lehen, eta Jainkoek eragindako hondamendi naturalengatik desagertu zirela lauak. Laugarren Eguzkia desagertu zenean berriro elkartu ziren jainko guztiak bosgarrena sortzeko. Eguzki berria mugiarazteko, baina, jainkoek beren burua sutara bota behar izan zuten. Eguzkia abian jartzeko jainkoek egin zuten lehenengo sakrifizio haren ordainez giza sakrifizioak egin behar izan zituzten aurrerantzean gizonek, eguzkia bizirik mantenduko bazen. Sakrifizio nagusia bihotza, artean taupaka ari zela, erauztea zen.

Bi egutegi zituzten, maiek bezala: eguzki egutegia, batetik, eta erritu egutegia, bestetik, eta haien arabera antolatzen zituzten zeremonia eta erritu guztiak. Hauek ziren haien jainko nagusiak: Huitzilopochtli, gerraren jainkoa eta Eguzki jainkoa aldi berean: oso jainko odoltsua zen, giza opari asko eskatzen zituen; Tlaloc, euriaren jainkoa: haurrak eskaintzen zitzaizkion, euria egitea behar zenean; Quetzalcoatl, suge lumadun jainkoa: ongilea eta zibilizatzailea, tolteken kulturatik hartua, eta, gauza harrigarria, giza sakrifizioen aurka zegoena; eta Tezcatlipoca, gerraren jainkoa. Horiez aparte, baina, beste jainko asko gurtzen zituzten.

Ia jarduera bakoitzak hartarakoxe jainko berezi bat zuen. Errituak eta eskaintzak apaiz eta aztien zuzendaritzapean egiten ziren. Hil ondoren beste bizitza bat zegoela sinesten zuten, eta bizitza hori aurrekoan izandako bizimoduaren araberakoa eta heriotza motaren araberakoa izango zela: adibidez, borrokan hildako soldaduak eta erditzean hiltzen ziren emakumeak -Eguzkiren soldadu bat sortuz hiltzen baitziren- Huitzilopochtliren paradisura joaten ziren, paradisuetan ederrenera.

Arkitektura

Azteken arkitektura azaltzeko Tenochtitlango hiria hartzen da eredutzat, hura baitzen azteken hiriburua, eta huraxe baita aztarnategi nagusia. Tulako ereduari jarraituz osatu zen hiria, eta nabarmentzekoak dira piramideak, jauregi zutabedunak, kariatide moduko estatuak etab.

Tenochtitlango tenplu biki nagusien maketa

Azteken arkitektura inperio bateko balore eta zibilizazioa islatzen ditu eta Azteken arkitektura ikastea funtsezkoa da Azteken historia ulertzeko, migrazioa ere bai, Mexikoko alde batetik bestera joateko eta erlijio erritu ordezkaritza berria. Azteken arkitektura deskribatzeko modurik onena monumental gisa da. Bere helburua boterea manifestatzea izan zen, erlijio sinesmenak indartsu mantenduz bitartean. Hau agerikoa da diseinuan tenpluetan, ermitetan, jauregietan, eta etxeetan herriko jendearentzako.

Azteken terminoa, elkarrekin Mexica eta tenochca batera, gaur egun erabiltzen da Aztlan jendea deskribatzeko Mexikoko haranetaraino joan zirelako. leku mitikoa Mesoamerikako iparraldean kokatuta. Azteken artea Estatuko zerbitzuko arte bat da, hizkuntza bat, erabiltzen dena trasmititzeko bere ikuspegia, reforzando su propia identidad frente a la de las culturas foráneas. Arkitekturan erabili ohi dira harriak, zeramika, papera edo luma.

Tenochtitlán, inperioaren hiriburua, uharte txiki eta zingirako lurretan eraiki zen. 200.000 pertsona joan ziren. Azteken arkitektura eraikuntza mota originalena Bikien tenpluak izan ziren, eskailera bikoitzarekin. Tlatelolco eta Tenochtilán arkitektura aztekaren erreferentzia nagusiak dira. Azteken arkitektura eragina handia izan zuen Tolteken, Tepaneken eta Akolhuen bidez. Mesoamerika antzinatik existitu dira jainkotasun errepresentazio bikoitzak. Jainkoak, hala nola, Huitzilopochtli–Tláloc tenplu handiko Tenochtitlanen.piramide plataforma bakar batean egiten du bere egitura luzea eta eskailera sarbide bikoitz bat du. Moldagarritasuna eta azteken adimen arkitektonikoa ikusi ahal dira Malinalcon non tenplu bat izan zen harkaitzetan eta mendira eraiki zen. Azteken arkitektura, beste Mesoameriken kulturen antzekoa izan zen eta ordena eta simetria jabetzen zuten. Diseinu geometrikoak eta lerro zabalak dogma erlijiosoak eta estatu boterearen irudikapenak ziren. Horrez gain, aztekek haien arkitekturan hormak, plazak eta plataformak erabiltzen zituzten jainkoak irudikatzeko. Beste arkitektura eredu bat nahiko ohikoa piramide zirkularra da. Tradizioz egotzi egin da Ehecatl jainkoaren santutegian. Ezagunenak Calixtlahuaca eta geltoki Pino Suarez dira. Azteken beste eraikuntza ezaugarri bat plataforma mota bat da, garezurrekin apaindutakoa. Bertan, Tzompantli oinarria osatzen dute, non egitura pilatzen da hildakoen garezurretan. Bakarrik mantentzen da aldare txiki bat Antropologia Museo Nazionalean Mexikon kokatua.

Aztekak ondo antolatuta zeuden eta azpiegitura sendoa eta sistema pertsonak eta sistemak baliabide materialak mobilizatzen zituzten eraikin handiek bertako biztanleen beharrei ezagutu eta eraikitzeko.Tenochtitlan, Azteken boterea sinbolizatzen zuen. Inperioaren garai desberdinetan zehar, aztekek teknika eta material berriak gehitu zituzten beren egituretara. Monumentaltasun eta handitasuna aztekek adibide nabarmenak dira Tenplu Handian. Plazan 8.000 pertsonentzako lekuarekin, eta Tlatelolcon merkatuan, eta han 20.000 pertsona egon ahal ziren merkatu egunetan. Azteken arkitektonikoak eta adimenak Malinalcon ikusi ahal dira, eta han harkaitz bera ere grabatu zutela ikus daiteke.

Azteken arkitekturan eraikuntza relijioso batzuk ezagutzen dira. Nabarmenenak, harrizko piramideak ziren, mailakaturiko plataformak osatuta erdiko eskailera batekin eta tenplu bat gaineko aldean. Piramide tenplu aztekak, maien tradizioak jarraitzen zituzten eraikin batzuetan. Piramide gaineko tenplua, zeremonia-helburuetarako, behatokirako eta astronomiko-astrologiko egutegietarako erabiltzen zen. Aztarnarik zaharrenak 600. urtean izan ziren kristo aurretik.

Hiriburu mexika uharte txiki batean zegoen. Plaza handi baten inguruan egituratua zegoen; plazaren barruan Tenplu Nagusiaren multzoa zegoen, eta inguruan auzoak. Plaza inguratuz harresi bat zegoen, ate bana zituena lau puntu kardinaletan; ate horietako bakoitzetik galtzada handi batzuk ateratzen ziren, uhartea kontinentearekin lotzen zutenak. Tenplu Nagusiaren multzoa eraikitzeko 200 urtetik gora behar izan zituzten; eraikin publikoez osatua zen (tenplu, jauregi, bainu eta abarrez), eta galtzaden ebaketa gunean piramide nagusia zegoen.

Piramide nagusiaren gainean, ordu arteko tenpluetan ez bezala, bi tenplu biki zeuden. Jauregietan aipagarriak dira, Axayacatl eta Moctezuma besteak beste, lur eremu handia hartzen zutenak eta lorategiez inguratuta egon ohi zirenak. Oro har Teotihuacango moldeari jarraituz eginak ziren : patio karratu edo lauki-zuzenen inguruan zeuden gelak eta atarietatik zuten sarbidea.

Eraikin handiak ziren, bi solairukoak batzuetan. Eraikin publiko eta jauregiez gainera, hainbat ingeniaritza lan handi egin zuten aztekek: galtzadak, ubideak, zubiak, uraren irteera eta sarrera kontrolatzeko lanak (Chapultepec-eko akueduktua besteak beste).

Tenochtitlango multzoaz gainera, arkitektura aztekaren erakusgarri bikaina da Malinalcokoa ere. Malinalcoko tenplua 1476- 1520 bitartean eraiki zuten, eta harrian landua da osorik; piramide tankerako oinarria, eskailera, ataria eta aretoa ditu osagai. Eskultura erraldoien gisara landuak dira guztiak, eta behe-erliebe bikainak dituzte. Aretoak zirkulu osoa osatzen du ia, eta ateak suge baten ahoa irudikatzen du; jaguarren irudiak daude eskaileraren albo bietan.

Eraikin mota ohikoen artean, aipatu behar dira piramide karratu edo angelu zuzeneko tenplua eskailera bakar batekin sarbide aurrera eramaten dutenak, bi arrapalak lotzen direnean.Tenochtitlaneko piramide asko eredu hau jarraitzen zuten. 

Piramideak erliebez, kolore desberdinez margotuta eta urrez apainduta zeuden. Piramideak hiru elementu nagusi ditu: Malda, piramidea inklinatuta duen zatia; Kontzeilua, parte laua; eta Rafter, horrek urratsak luiziak saihesteko babesa da. Piramide bitxi batzuetan, norbaitek bere aurrean kokatzen bada, eta txalotzen bada, chipote soinu akustiko ozena bezala entzungo da.

Tepoztlán eta Malinalco bi sorkuntza arkitektoniko harrigarrienetarikoak, biak harkaitzetan zeuden zulatuta eta harrizko eraikuntzarekin amaituta. Tepoztlan tenplua angeluzuzena da eta bi gela ditu: Lehengo gelara ate batetik sartzen da bi pilastrekin. Atzeko gelara, berriz, banku jarrai bat dago, hileta-intsigniaren erliebearekin apainduta. Tenplua piramide plataforma batean dago eskailera mugatu batzuekin. Malinalco, bere aldetik, multzo irregularra da, tenplario eraikinak zulatuta amaren arrokan. Sei unitatez dago osaturik eta seitik lau gutxienez, forma zirkularra dute. Lehen egitura gehien gunearen landua da, eta eskultura bat ikusgarri eder adierazten du. Bi kasuetan, eraikin erlijioso mota bat dago eta potentzia militarra eta erlijiosoa adierazteko behar dugu. Erlijio arkitektura garatu egiten da Mesoamerikanen eredua jarraitzen, ekarpen handiak izan arren.

Piramide nagusienak:

Pirámide del Sol en Teotihuacán
Pirámide de la Luna en Teotihuacán
Pirámide de los Nichos en El Tajín
Gran Pirámide de Cholula
Pirámide de Cuicuilco
Pirámides de Tolán
Pirámide de Santa Cecilia
La Pirámide de Ixtépete en Zapopan, Jalisco
Pirámide de Guachimontones
Adibidez, Eguzkiaren piramidea:

Eguzkiaren piramidea Teotihuacanen paisaia menderatu zuen, Mesoamerikako hiri zaharrena. “Heriotzaren Hribidearen” ezkerraldean dago kokatuta, 2 kilometrotara. Aztekak uste zuten, piramideak euren hildakoak lurperatzeko lekuak zirela. 217m x 217m bere oinarria neurtzen du eta 57 metrora iristen da. Tenplu mota hauek, piramide menditsu sakratuzko multzo baten parte izan ziren, eraikinak area handi baten bidez. Teotihuacanen, piramidea konplexu baten parte bat da eta ere dago Ilargiaren piramidea, Quetzalcoatl Tenplua, Nekazaritza Tenplua eta jauregi bat. Tenpluak harri zuri leunduak edo odol eskaiola gorriz prest egon behar ziren. Azteken aurreko kulturetan,zentroak zeuden erlijio erritualak egiteko eta giza sakrifikazioa egiten zen erritual haietan. Eguzkiaren piramidea ahalbidetzen du horren atzean dauden mendiak ikustea.

Eskultura

Coatlicueren estatua, Museo Arkeologikoa, Mexiko Hiria

Eskultura aztekan sinbolismo erlijiosoa da ezaugarri nagusia. Pinturarekin gertatzen zen bezala, oso hizkuntza abstraktua erabiltzen zuten. Arte ofizial mexika harrizko eskultura bakartuan oinarritu zen. Tenochtitlango artistek olmeken tradizioa berreskuratu zuten, baina teknika, gai eta forma tradizionalak erabiliz soluzio berriak asmatu zituzten. Eskultura gehienak pinturaz apainduta zeuden, esanahi sinbolikoko pinturez apainduak eta indar plastiko handikoak ziren.

Eskultura aipagarrienak tenpluetarako eskultura erraldoiak dira; erlijiosoak dira gehienak, mitologiarekin eta jainkoekin lotuak. Arlo honetan bereziki garrantzitsua da Coatlicue jainkoen, lurraren eta gizakiaren amaren estatua ikusgarria. 2,60 m-ko harri erraldoia da, 12 tonakoa, eta jainko bizi emailea eta hondatzailea adierazten du emakume burugabe baten irudiaren bitartez .

Eraikin politiko eta administraziokoetan ere jartzen ziren eskultura erraldoiak, baina gertaera historikoei buruzkoak, Tizoc-en harria adibidez, kodizez apaindua. 2,65 m- ko zilindro bat da; enperadore haren garaipenak agertzen dituzten behe erliebeak ditu, eta oroitarri bikain bat ere badu Tizoc eta Ahuitzotl enperadoreen irudiarekin.

Asko dira, halaber, taila txikiagoak, gizarte mexikan arrakasta handia zuten izpiritu, gauzaki eta kontzeptu sakratuei dagozkien jainkoak agertzen dituztenak. Horiekin batera, gizakia bizitzaren hainbat unetan adierazten duten tailak ere agertu dira.

Eskultura askeak dira gehienak, bikain landuak, baina aipatu beharra dago ezen, arte inperialaren mezu sinbolikoak adierazteko behar zuten abstrakzioa alde batera utzita, errealismoa dutela ezaugarri nagusia.

Mosaikoak eta lumazko apaingarriak

Apaingarri honek turkesazko mosaiko bat du zurezko euskarri baten gainean, maskor gorri eta zuriekin ahoa adierazteko (1400–1521), British Museum [1].

Artearen alor nagusiez gainera -arkitektura eta eskultura-, beste eskulangintzen aztarnak ere aurkitu dira Tenochtitlanen.

Izan ere, garairik oparoenean 300.000 biztanle inguru izan zituen, eta hara bildu zen hainbat eskulangile. Besteak beste, mosaikoa landu zuten aztekek, aurpegi mozorroak egiteko batez ere; hileta eginkizunetan erabiltzen bide ziren, eta Quetzalcoatl jainkoaren irudiak dira gehienetan. Paper, zur edo harri gainean diseinu bat marrazten zuten eta gero harrizko tesela txikiak moztu eta itsasten zituzten. Turkesa erabiltzen zen gehienbat, baina baita jadea, korala eta obsidiana ere, eta urrea. Material koloredunak zirenez, haien koloreez baliatzen ziren.

Metalaren langintzan belarritakoak, lepokoak, bularretarako estalkiak eta abar egin zituzten, harribitxiz apainduak (turkesa, jadea, amatista, etab.).

Beste arte adierazpen bitxi bat lumez egindako gauzakiena izan zen, baina halakoetatik oso lan gutxi gorde dira. Ezkutuak eta burukoak apaintzeko erabiltzen ziren batez ere, eta hegaztien kolore biziko lumez eginak ziren. Aipagarria da, besteren artean, Moctezuma II.a enperadorearen burukoa.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. F. Karttunen (1983): An analytical dictionary of Nahuatl, University of Texas Press, Austin, p. 145, ISBN 0-8061-2421-0.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azteka