Aztia (Asterix)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aztia, Asterixen komiki saileko 19. abentura da, Goscinny hil baino 5 urte lehenago argitaratua, 1972an. Jatorrizko frantsesezko bere izenburua, Le Devin da.

Istorioa[aldatu]

Ekaitz egun batean, galiar herrixka guztia bertako buruzagi den Abrarakurzixen etxean bilduta dago, zerua euren gainera eroriko denaren beldurrez. Une horretan, Asterixena eta Panoramix druidarena izan ezik herriko jende guztiaren konfidantza bereganatzen duen azti bat iritsten da. Aztiak, erromatarrekin aliaturik, galiarrak, herrixka uzteko konbentzitzen ditu. Panoramixen edabe batek, herriko gainontzeko jendea, euren akatsaz konbentzituko du trikimailu baten ondoren, eta erromatarren bila itzuliko dira.

Liburu honi buruzko bitxikeria bezala, Rembrandten margolan bati buruzko aipamen argi eta garbi bat dagoela ohartu behar da. 10. orrialdeko azken biñeta begiratu baino ez dago, aipaturiko margolari herbeheretarraren Nikolaes Tulp doktorearen anatomia lekzioa margolanari erreferentzia egiten zaiola ikusteko.


Aurrekoa
Zesarren erramu koroa
Asterixen abenturak
1972an argitaratua
Ondorengoa
Asterix Korsikan