Azur eta Asmar

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:37, 19 apirila 2015


Azur & Asmar marrazki bizidunetako luzemetraia da. Michel Ocelotek 2006an zuzendu zuen. 99 minutu ditu eta Frantzia, Belgika, Italia eta Espainia arteko kolaborazioaren fruitua da. Argumentua mundu arabieran kokatzen da, "Mila gau eta bat gehiago" ipuinen antzera. Horregatik arabierarako moldaketa egin zen. Filmearen euskarazko bertsioa 2007an agertu zen. Gai nagusia tolerantzia eta desberdinen arteko bizikidetza da. Filma ordenagailuaren bidez egin zen. Izen bereko bideojokua 2006an kaleratu zen.

Argumentua

Filmak esnez anaiak diren bi mutilen istorioa kontatzen du. Azur etxeko nagusiaren semea da; zuria eta hile horikoa da. Asmar, bestetik, inude baten semea da, beltzarana eta begi ilunekoa. Biak elkarrekin hazi eta bizi ziren, anaiak izango balira bezala baina patuak hurrundu egin zituen eta biak, norbera bere aldetik, Djinsko maitagarriaren bila joango dira, ondorioz lehiakideak bihurtuta. Istorioa Erdi Aroan kokatzen da.[1]

Bibliografia

  • Michel Ocelot, Azur & Asmar, Paris, Natham, 2006, 71. Euskarazko edizioa: Madril: SM, 2007.(ISBN 978-84-675-1560-2)

Erreferentziak

Kanpo loturak

  • Filmaren traillerra: [1]
  • Michel Oceloteri egindako filmari buruzko elkarrizketa: [2]

Ikus, baita ere


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.