Bárbara Lennie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bárbara Lennie

Bizitza
JaiotzaMadril1984ko apirilaren 20a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaRESAD
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1036659 Allocine: 192773 Allmovie: p449994
Twitter: Barbara_Lennie Edit the value on Wikidata

Barbara Lennie Holguín (Madril, 1984ko apirilaren 20a - ) espainiar aktorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Lennie Madrilen jaio zen 1984ko apirilaren 20an. Espainian jaio bazen ere, familia argentinar jatorrikoa du eta oso txikia zen denak Buenos Airesera joan zirenean. 6 urtez egon zen han eta, ondoren, berriro itzuli zen Espainiara.

Interpretazioan lizentziatu zen Real Escuela Superior de Arte Dramático delakoan eta hauek dira protagonista izan den titulu batzuk: Dictado, Todas las canciones hablan de mí, Mujeres en el parque, Obaba, La bicicleta, Todos los días son tuyos, eta Más pena que gloria. Emilio Martínez Lázaroren Trece Rosas, Pedro Almodóvarren La piel que habito eta Carlos Vermuten Magical girl ere egin zituen. Goya Sarietarako izendapena jaso zuen, bai Obaba filman eta baita Magical girl-en ere[1].

« Es mi primer papel protagonista potente en el cine. ¡Y los que faltan por llegar! Confío mucho en lo que vendrá[2] »

Telebistari dagokionez, paper txiki bat egin zuen Águila Roja serien eta Amar en tiempos revueltos (2009-10) telesailean Rosa Fernández izan zen, aktore izateko grinan dabilen neska.

2011n, TVEko Isabel telesailean egin zuen lan.

« No necesito trabajar en teatros pequeños más allá de mi propio viaje como actriz, pero lo hago. Es una cura de humildad que te salva de muchas idioteces que vas creyéndote[2] »

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trío en Mi Bemol (2008-2009): Ella
  • La función por hacer (2010-2013): Mujer
  • Veraneantes (2011-2012): Bárbara
  • Las criadas (2012 -2013): Clara
  • Breve ejercicio para sobrevivir (2013)
  • Misántropo (2013-2014)

Sari eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goya Sariak
Urtea Kategoria Fima Emaitza
2014 Emakumezko aktorerik onena Magical Girl Irabazlea
Taldeko emakumezko aktorerik onena El Niño Izendatua
2005eko Goya Sariak Emakumezko aktore berri onena Obaba Izendatua
Zinemako Sant Jordi Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2009 Espainiako emakumezko aktorerik onena Los condenados Irabazlea
Gaudí Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2015 Taldeko emakumezko aktorerik onena El niño Irabazlea
Feroz Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2015 Aktore hoberena Magical Girl Irabazlea
Unión de Actores Sariak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2012 Telebistako taldeko emakumezko aktorerik onena Isabel Izendapena
2010 Emakumezko aktore berri hoberena La función por hacer Irabazlea
Círculo de Escritores Cinematográficos-en domina
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2005 Aktore berrien saria Obaba Izendapena
Max Sariak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2012 Emakumezko aktore protagonista onena Veraneantes Irabazlea
2010 Emakumezko aktore protagonista onena La función por hacer Izendapena
Ojo Crítico Sariak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2009 Zinema Los condenados Irabazlea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]