Béla Bartók

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Béla Bartók 1927an

Béla Bartók, (Nagyszentmiklós, 1881ko martxoaren 25aNew York, 1945ko irailaren 26a). Hungariar musikagilea. Musika Bratislavan lehenbizi eta gero Budapesten ikasi ondoren, azken hiri horretan piano-irakasle izan zen 1907tik aurrera. Z. Kodály lagunak bultzaturik, Hungariako kantu herrikoiak eta folklorea, errumaniarra eta eslaviarra bereziki, ikasteari ekin zion. Kodályrekin batean, ikasbidaiak egin zituen Eridaldeko Europakoko eskualde anitzetan eta, geroago, Afrikan. Modu horretara, herri-musika biltzen zuten hogeita hamar mila disko grabatu zituzten. Bere lehen lanekin batera, folkloreko kanten transkripzioak egin zituen.

Piano-jotzaile gisa bidaia anitz egin zuen bere sorterritik kanpora. 1934an irakasle-postua utzirik, aurrerantzean Budapesteko Etnografia Museoan musika sailaren arduraduna izan zen. Nazismoaren aurkakoa baitzen, 1940an Estatu Batuetara aldatu zen.

Bartoken lanak hainbat eragin jaso zituen. Hasieran, Liszten erromantizismoak ukitu zuen (Symphonie Kossuth, 1903); gero, Debussyren inpresionismora hurbildu zen (Imajinak, 1911). Ondoko ikerketa aldian, Stravinskiren espresionismoaren ondoan, Berg eta Schönbergen kromatismoa azaldu zuen. Nolanahi ere, folklorearen eragina nabarmena da beti haren lanean. Bartoken artea, beraz, sintesi- eta asimilazio-ahaleginen adierazlea da. Bai melodia- eta erritmo-sortzaile, bai orkestratzaile gisa, musikagile sendo eta nortasun handikoa da. Bartoken musika- aldi berean- musika landua eta herri-musika da, lirismo oparo eta kontrapuntu sarkorrekoa, politonalitate gero eta konplexuagokoa.

Ahotserako lanen artean nabarmentzekoak dira: Hungariar herri kantak (1911); Bizar Urdin-en gaztelua (1911); Mandarin miragarria (1919). Pianorako lanak: Allegro barbaro (1911); Sonatina (1915); Hiru Kontzertu (1926, 1931, 1945); Bi piano eta perkusiorako sonata (1937). Harirako idatzitakoen artekoak dira: Biolin eta pianorako bi sonata (1921, 1922); Biolin eta orkestrarako kontzertua (1938); Harirako sei kuarteto (1906,1940); Hari, perkusio eta zelestarako musika (1936), haren lanik ezagunena. Bestalde, Bartoken lan jarraitu etengabearen neurria ematen du bere semeari piano-ikasketetan laguntzearren egin zuen Mikrokosmos (1926-1937) suitea, 156 piezak osatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Bartók Aldatu lotura Wikidatan