Büsingen am Hochrhein

Koordenatuak: 47°41′49″N 8°41′25″E / 47.6969°N 8.6903°E / 47.6969; 8.6903
Wikipedia, Entziklopedia askea
Büsingen am Hochrhein
Alemaniako hiri ez den komunitatea
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde Friburgo
Baden-Württembergeko baserri-barrutiKonstanz
Posta kodea78266 eta 8238
Udalerri kodea083350157101
Geografia
Koordenatuak47°41′49″N 8°41′25″E / 47.6969°N 8.6903°E / 47.6969; 8.6903
Map
Azalera7.62 km²
Altuera395 m
MugakideakSchaffhausen kantonamendua eta Dörflingen
Demografia
Biztanleria1.585 (2022ko abenduaren 31)
37 (2021)
alt_left 811 (%51,2) (%48,8) 774 alt_right
Dentsitatea208,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia07734
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaBÜS
Hizkuntza ofizialaaleman
buesingen.de eta buesingen.ch

Büsingen am Hochrhein edo laburtuta Büsingen Suitzan dagoen alemaniar udalerria da. Herria Alemaniaren barrendegia edo esklabea da. Schaffhausen suitzar kantoiak guztiz inguratzen du. 1.450 biztanle inguruko biztanleria du.

Nahiz eta Suitzan egon, Alemaniako mugatik 700 metrotara besterik ez dago.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapen geografiko bereziari esker, udalerriak bi herrialdeetako zerbitzu publikoak erabiltzen ditu. Esaterako garraio publikoa, posta eta telefono zerbitzuak. Büsingenera gutun bat bidaltzeko Suitza edo Alemaniako posta kodea erabiliz bidal daiteke:

Suitzako kodea

Junkerstrasse 86
8238 Büsingen
Schweiz

Alemaniako kodea

Junkerstraße 86
78266 Büsingen
Deutschland

Telefonoz arazo bera dago. Herrira deitzeko aurrizki alemaniarra (+49 7734) edo suitzarra (+41 52) erabili daiteke.

Udalerria nahiz eta Alemaniaren administraziopean egon, ez dago Schengen eremuan Suitza bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an erreferendum bat gauzatu zen Büsingenen eta hautesleen %96ak Suitzarekin batzearen alde egin zuen. Hala ere anexio hori ez zen inoiz aurrera eraman.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]