B2 bitamina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
B2 bitamina
Identifikadoreak
CAS zenbakia 83-88-5 YesY
PubChem 493570
ChemSpider 431981 YesY
UNII TLM2976OFR YesY
EC zenbakia 201-507-1
DrugBank DB00140
KEGG D00050 N
MeSH Riboflavin
ChEBI CHEBI:17015 YesY
ChEMBL CHEMBL511565 N
ATC kodea A11HA04
Beilstein Erreferentzia 97825
3DMet B01201
Propietateak
Formula molekularra C17H20N4O6
Masa molarra 376.36 g mol−1
Masa zehatza 376.138284392 g mol-1
Itxura Kristal laranjak
log P 0.095
Azidotasuna (pKa) 9.888
Basikotasuna (pKb) 4.109
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

B2 bitamina edo erriboflabina kolore horidun bitamina hidrosolugarria da. Bere egituran isoaloxazina eraztun konplexu bati erribitol talde bat lotzen zaio, erribosatik eratorritako alkohol bat.

Gehienetan, erriboflabina FAD eta FMN koentzimen osaketan parte hartzen du. Honela, arnasketa zelularrarekin zerikusia duten prozesu entzimatikoetan hartzen du parte, hala nola Krebs zikloan, arnas katean eta lipidoen beta oxidazioan.

B2 bitamina beharrezkoa da azalak bere osotasuna mantendu dezan, mukosen mantenurako, eta baita begiko kornea oxigenatzeko ere. Dietan zenbat eta kaloria gehiago jaso, orduan eta B2 bitamina gehiago beharko du organismoak.

Iturburu nagusiak haragiak, esnea eta esnekiak, zerealak, legamiak eta barazki berdeak dira. Beharrizanak asetzeko, egunero 1,1-1,4 mgr. bitarteko kopurua hartu behar da; haurdunaldian eta edoskitzean gehiago. Esan beharra dago, behar baino erriboflabina gehiago hartuz gero, soberakina iraitz aparatuaren bidez kanporatzen dela, organismoak ezpaitu metatzen.

Bitamina honen gabeziak begietako, ahoko eta azaleko arazoak sortzen ditu, zikatrizazio prozesuak mantsotu eta anemia sortu. Gabeziaren arrazoiak hainbat izan daitezke, hala nola, elikadura ez orekatua, alkoholismo kronikoa, diabetea, hipertiroidismoa, ariketa fisiko gehiegi egitea, sukarraldi luzea, estresa, gehiegizko beroa, zenbait droga kontsumitzea edo edoskitze artifiziala.

Europar Batasunak onartutako elikagaien gehigarrien artean dago eta E-101 kodea du. Gehigarri moduan erabiltzen da zerealetan, pastetan, saltsetan, fruta-zukuetan, e.a.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. PubChem 493570