B8 bitamina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Biotina[1]
Identifikadoreak
CAS zenbakia 58-85-5 YesY
PubChem 171548
ChemSpider 149962 YesY
UNII 6SO6U10H04 YesY
DrugBank DB00121
KEGG D00029 YesY
ChEBI CHEBI:15956 YesY
ChEMBL CHEMBL857 YesY
ATC kodea A11HA05
Propietateak
Formula molekularra C10H16N2O3S
Masa molarra 244.31 g mol−1
Itxura Kristalezko orratz zuriak
Fusio puntua

232-233 °C

Disolbagarritasuna uretan 22 mg/100 mL
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

B8 bitamina, biotina edo H bitamina izenaz ere ezagutzen dena, bitamina hidrodisolbagarria eta alkoholetan disolbagarria da, beroa ongi jasaten du eta erraz oxidatzen da. Karbono hidrato, gantz, aminoazido eta purinen metabolismoan parte hartzen du.

Bere gabeziak muskuluetako mina, ekzema eta dermatitisa eragiten du. Depresioa eta logurari aurre egiteko erabiltzen da era terapeutikoan. Guztiz beharrezkoa da gantzen sintesi eta degradaziorako, eta baita zenbait aminoazido degradatzeko ere.

Karbono dioxidoaren transferentzia-erreakzioetan jarduten du.

Heste-flora bakteriarrak biotina ekoizten du, baina ez giza-gorputzak eskatzen duen bezainbeste. Elikagai hauetan ugari da: esnea eta esnekietan, legamietan eta okela eta animalien erraietan.

Gaur egun egunero hartu beharreko B8 bitamina kopurua egunean 200-300 μg dela onartzen da. Halere, kontu honen inguruan egindako ikerketek ez dute behin betiko emaitzarik eman.

Biotina 3 era desberdinetan agertzen da naturan: biotina aske bezala (gizakiak probestu dezakeen era bakarra), biozitina osatuaz eta sulfoxido bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: B8 bitamina Aldatu lotura Wikidatan
  1. Merck Index, 11th Edition, 1244.