BAP!!
| BAP | |||
|---|---|---|---|
| Datuak | |||
| Jatorria | Andoain (Gipuzkoa) | ||
| Musika mota | Hardcore punk | ||
| Urteak | 1984 - 1996 | ||
| Diskoetxeak | Basati Diskak Esan Ozenki |
||
| Taldekideak | |||
| Eneko Abrego Jomes Drake Mikel Abrego (1989-1996) |
|||
| Lehenagoko taldekideak | |||
| Txampi (1984-1989) Andreu |
|||
BAP!! (Babarruna ta aza popularra!!) 1984. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Taldea 1996an desegin zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
- Eneko Abrego (Abeslaria)
- Drake (Baxua eta gitarra)
- Jomes (Gitarra)
- Andreu (Baxua)
- Txanpi (Bateria)
- Mikel Abrego (Bateria)
[aldatu] Historia
Andoainen (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortu zen 1984an. Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik musika taldea sortu zuten, instrumentuak jotzen abilitate gutxi zutela. Euskal Herrian, Hardcore punk-a lantzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen BAP!!. Bad Brains taldearen influentzia izan zuten beren ibilbidean.
1986-an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa. Maketa hau kontzertuetan saltzen hasi ziren. Honen ondoren, lehen 4 abesti ofizialak grabatu zituzten Condenados a luchar (Discos Suicidas) diskorako. Diska horretan, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeek ere parte hartu zuten.
1988-an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskak-en laguntzarekin. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta beraien ordez Mikel Abrego (Enekoren anaia) eta Jomes sartu ziren. Honek, taldekideek elkarren artean instrumentuak aldatzea ekarri zuen. Drake, gitarra jotzetik, baxura pasako zen eta Jomes berriz, gitarra doinuez arduratuko zen. Formazio berriarekin, Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.
Taldearen hirugarren lana 1994-an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Kasu honetan, diskoetxez aldatu zuten. Disko hau, Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen. Kritiko askorentzat, Diska hau BAP!!-ek egin duen diskorik onena da. Bai letra aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik, diskorik borobilena dela esan dezakegu, musikariek geroz eta hobeto jotzen baitzuten.
1996-an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe honi lotuak. Kontzertu hau,CD eta DVD formatuan kaleratu zen Metak-en eskutik.
Gaur egun, BAP!!-eko kideak Anari edo Inoren Ero Ni taldeetan jarraitzen dute jotzen.
[aldatu] Diskografia
[aldatu] Diskak
- Babarruna ta Aza Popularra (Autoekoizpena, 1986). Cassettean editaturiko maketa. BAZEN DVD-an remasterizatua azaltzen dena.
- Bidehuts eta Etxehuts (Basati diskak, 1988). LP formatuan.
- Zuria Beltzez (Basati Diskak, 1992). LP eta CD formatuan.
- Lehertzeko Garaia (Esan Ozenki, 1994). LP eta CD formatuan.
- Bazen (Metak, 2003) CD DVD-arekin. DVDan, Andoaingo Gaztetxeko azken kontzertua ageri da. Honez gain ...ta bestela ondo? VHS-a eta Bapman izeneko Batmaen parodia bat (Esan Ozenkiren Hitz Egin bideoan azaltzen dena).
Zuria beltzez eta Bidehuts eta Etxehuts diskak, Esan Ozenkik berrargitaratu zituen CD formatoan (1996.
[aldatu] Split-ak
- Condenados a luchar (Discos Suicidas, 1986). Disko errekopilatorioa. Bertan lau abesti editatu zituzten: Plastikozko janariak, Tortura NO, Euskal Polizia eta Palabras de engaño.
[aldatu] Bildumetako partehartzeak
- «Juventud engañada» Rock Anti-Milin.
- «Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak» Txerokee, Mikel Laboaren Kantak (Elkar, 1990)
- «Beste aldean» Esan Ozenki 1991-94 (Esan Ozenki, 1995).
- «HIES» Independentzia 5 Urtez (Esan Ozenki, 1996).
- «Teknifikatu gabeko bizi amasak» Independentzia 10 Urtez (Esan Ozenki, 2001).
- «Piztiekin», AHT-aren aurkako CD batean.
[aldatu] Bideoak
- ...Ta Bestela Ondo? (Esan Ozenki, 1996). VHS.
- Bazen (Metak, 2003) CD DVD-arekin. DVDan, Andoaingo Gaztetxeko azken kontzertua ageri da. Honez gain ...ta bestela ondo? VHS-a eta Bapman izeneko Batmaen parodia bat (Esan Ozenkiren Hitz Egin bideoan azaltzen dena).