BBC Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
BBC Alba
BBC Alba
JabeaBBC eta MG Alba
Emisio eremua Eskozia
Hasiera data2008ko irailaren 19a
EgoitzaPacific Quay (Glasgow) eta Stornoway
www.bbc.co.uk/alba/

BBC Alba osoki Eskoziako gaeleraz emititzen duen Eskoziako telebista kate bat da. Haren jabea BBC telebista enpresa da. 2008ko irailaren 19an emititzen hasi zen, eta bi egoitza ditu: bata, Glasgow hiriko Pacific Quay barrutian, eta bestea, Kanpoko Hebridak uharteetako Stornoway udalerrian. Alba hitzak Eskoziako gaeleraz "Eskozia" esan nahi du.

Katearen gaelerazko leloa Sianal Ùr Gàidhlig da (euskaraz "Gaelerazko Kate Berria"); ingelesezkoa, A New Channel for Scotland da (euskaraz, "Eskoziarako kate berria").

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]