Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Wikipedia(e)tik
(BBVAtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Logotipo de BBVA.svg
Mota Sozietate Anonimoa
Sektorea Bankua
Sorrera 1857
Egoitza Bilbo
Presidentea Francisco Gonzalez
Merkatuak Espainia eta Hego Amerika
Salmentak 20.910 milioi euro (2010)
Irabaziak 4.606 milioi euro (2010)
Langileak 106.980 (2010)
Eskumendekoak BBVA Bancomer, Anida Inmobiliaria
Akziodunak Jove, Portillo, Telefonica
http://www.bbva.es

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) 2000. urtean, Bilbao Vizcaya eta Argentaria banketxeek eginiko bateratzearen ondorioz sorturiko bankua. Aurretiaz, Banco de Vizcaya eta Banco de Bilbao 1988. urtean batuak ziren. Egoitza soziala Bilboko San Nikolas plazan duen arren, egoitza operatiboa Madrilen kokatuta dago. Gaur egungo bankuaren zuzendaritzak gero eta dibisio eta departamentu gehiago ari da eramaten Madrila.

Etekin gehien lortzen dituen euskal enpresa da, 3.806 milio euroko irabazia izan zuen 2005ean. Nazioarte mailan eginiko inbertsioak direla eta, gaur egun, etekinaren gehiengoa Amerikatik dator, bereziki Mexikotik. 2005. urtean Italiako Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko saiakera egin zuen, baina azkenik BNP Paribas banku frantziarrak BNLgatik gehiago ordaindu eta bankuaren jabe egin zen.

2004tik aurrera BBVAK Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuetan duen presentzia areagotu du bertako banku batzuk erosita.

BBVAren Bilboko Egoitza Operatiboa, Plaza Biribilean

[aldatu] BBVAren eskumendeko enpresak

Enpresa Akzioen %a Kontseilariak
Telefonica  %6,961 2
ACS  %3,127 0
Bolsas y Mercados Españoles  %6,619 2
Metrovacesa  %11,433 2
Sol Meliá  %3,116 0
Tubos Reunidos  %23,403

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak