Raster irudi

Wikipedia, Entziklopedia askea
BMP» orritik birbideratua)
Sentikur baten bitmapa

Raster edo bitmap irudiak pixelez osatutako datu egitura laukizuzena duten irudiak dira. Pixelak lauki formakoak dira eta puntuen matrize bat osatzen dute. Pixel bakoitzaren ezaugarriek (tamaina, kolorea, etab.) irudiaren itxura eratzen dute.

Hainbat fitxategi formatu daude raster irudiak gordetzeko. Ezagunenak TIFF, JPG, PNG, GIF eta BMP dira.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formatuaren sinpletasuna da.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desabantaila ugari daude, batez ere fitxategien handiera konprimitzen ez direnean. Beste desabantaila zera da: ezin direla grafikoak eskalatu kalitatea galdu barik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]