B Taldea (Rally)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

B TALDEAREN HASIERA

Rallyko autoak, B taldea sortu baino lehenago, atzeko trakzioa zuten eta bere potentzia 250 zaldi ingurukoa zen. 1979. urtean FISA(Fédération Internationale du Sport Automobile) lau gurpil eragileak legeztatu zituen. Rallyko fabrikatzaileak, lau gurpil eragileak oso konplexuak zirela eta pisuaren gehikuntza eragiten zutela uste zuten. 1980. urtean Audik bere “Quattro” aurkeztu zuenean ikusi zuten pisuak ez zuela eragin handia autoaren portaerarekin eta “Quattro”aren garapenarekin jarraituko zutela adierazi zuten. Audiaren eboluzioa bere lehenengo rallyan nabaritu zen Hannu Mikkolaren bitartez, 9 minutu atera baitzizkion lehenengo postuan gelditu zen gidariari.

“Quattro” autoa bere lehenengo rallyan parte hartu zuenean irabazi egin zuen, hain zuzen ere Austrian 1980.urtean. Audik bere garapenarekin jarraitu zuen 1981.urtean zehar munduko txapelketako rallyak irabazten. Esan beharra dago San Remoko rallya Michèle Mouton emakumeak irabazi egin zuela.


B TALDEAREN EBOLUZIOA

1983ko denboraldian, A eta B taldeen sorrera heldu zen, eta aurkeztutako lehenengo autoa Lancia 037 Monte Carlo izan zen.037a desabantaila handi batean zegoen ez zuelako trakzio integrala, aldiz, trakzio integrala zutenek, Audia adibidez, abantaila haundiagoarekin korritzen zuen, Honekin frogatu zen, trakzio integrala zutenak, pneumatikoak hobeto tratatzen zituztela Hala ere “Quattro”a akats batzuk zituen eta akats hauen eraginez, 037ak 1983ko konstruktoreen txapelketa irabazi zuen. Audia ez zen oso fidagarria eta gainera gidatzeko oso zaila zen, bere aurreko motorea eta kroskobakar txasisa gaindituta ikusi zen.

Peugeot 205 T16a mendiko errepideetako errege izan zen. Korzegako rallyan 205 T16aren aurkezpena hunkituta utzi zuen rallyen komunitatea. Peugeotak talde indartsu bat sortu zuen, Ari Vatanen pilotu bezala eta Jean Todt rally rally programaren aurrean. Vatanenen lehenengo garaipena “ rally 1000 lagos”en heldu zen, 1984.urtean hain zuzen ere.

Peugeotek 1985eko ia denboraldia osoa menderatu zuen, ia esaten dut, ari Vatanenek Argentinan istripu bat izan zuelako eta ia bizia galdu zuelako. Honek eragin handi aizan zuen baina bere taldeko kideak, Timo Salonen, hartu zuen Ari Vatanenen lekua eta honek bi garaipena eman zizkion taldeari.

Hala ere 1985eko denboraldian auto berriak agertu ziren. Lanciak bere Delta S4a atera zuen, Ford RS200 berria aurkeztu zuen, Austin-Metrok Metro 6R4, Audio Quattro S1 berria aurkeztu zuen eta Peugeotek 205 T16 Evolution 2 berria kaleratu zuen. Lanciak bere S4 berriarekin denboraldiko lehenengo bi plazak lortu zituen.


B TALDEAREN AMAIERA

Nahiz eta B taldearen teknologia garapena hunkigarria izan, bitartean FISAk S taldea prestatzen ari zen. S taldea maila batekoa izan behar zuen fabrikatzaileei etorkizunerako autoak egiteko baimena eduki zezaten, eta homologatuta izateko bakarrik 10 unitate eskatzen zuen.Baina S taldeak ezin izan zueni deia horrekin segi zeran eta Portugaleko rallyan Ford RS200 batek kurba batean atera egin zen eta hiru zale hil eta hamabi zauritu utzi zituen. Hau gertatu eta gero rallyko talde guztiak erretiratu egin ziren.

1986ko Corcegako rallyan Henri Toivonenek menderatzen hasi zen, nahiz eta gripea eduki, bere Delta S4-a errepidetik atera zen. Toivoenen eta bere kopilotua, Sergio Crestok, bizitza galdu zuten. Istripua gertatu zen tokian ez zegoen ikuslerik eta horregatik ezin izan zen sua itzali, autoa ezagutezina gelditu zen. Sutearen berotasuna hain handia izan zenez bakarrik autoaren xasisa gelditu zen. Istripu honen ondorioz B eta S taldeak berehala debekatu zituzten 1987ko denboraldirako. Ford eta Audi B taldea utzi zuten eta beste talde batzuk denboraldia bukatu arte jarraituko zutela erabaki zuten.


RALLYAK B TALDEAREN ONDOREN

1987tik 1997ra A taldeak izan ziren Munduko Rallya aurrera atera behar izan zutenak. Lancia bere Delta HF 16v (beranduago Integrale izango zena) atera zuen, A taldearen lehenengo urteak menderatzen. Ford, Sierra RS Coswortharekin saiatu zen munduko txapelketan zerbait egiten baina ez zuen garaipenik lortu. 1989an Toyotak auto berri bat estreinatu zuen, Celica, auto honekin Carlos Sainzek bi munduko txapelketa lortu zituen (90-92). Ford bere Escort RS Cosworth berria atera zuen 1993an, 1997a arte, garaipen batzuk lortuz. Subaruk Imprezarekin menderatu zuen, Colin McRaekin 1994 eta 1995 denboraldietan baino 1996an Tommi Makinenen ordua iritsi zen Mitsubishiren Lancer (Carisma herrialde batzuetan) berriarekin. FIA-k bazekien A taldearen amaiera helduko zela, horregatik 1997an talde berri bat sortu zuen: WRC (World Rally Car). Auto hauek munduko rallyrako diseinatuta zeuden. Subaru, Ford, Toyota… aurreratu ziren, bitartean Mitsubshik A taldeko Lancerrarekin jarraitu zuen munduko txapelketa irabazten 1999ra arte. 1999an munduko txapelketan auto berriak agertu ziren: Toyota Corolla WRC, Mitsubishi Lancer A, Subaru Impreza WRC-99, Peugeot 206 WRC, Seat Cordoba WRC, Ford Focus WRC, Skoda Octavia WRC, Hyundai Accent WRC, Citroën Xsara WRC…


B TALDEKO AUTO BATZUEN EZAUGARRIAK

Peugeot 205 turbo 16

• Motorra: 1775cc., 16 balbula, posizio zentrala, lagundutako 4 zilindro turbo, 350 ZP 8000 erreboluzio minutuko

• Transmisioa: manuala 5 martxakoa eta trakzio integrala

• Pisua: 940 kg

• Luzera/zabalera/altuera mm-tan: 3825/1674/1420

• Garaipenak: 1985 eta 1986ko pilotu eta fabrikatzaile txapelduna


'Audi Quattro

• Motorra: 2110cc., aurre longitudinala 5 zilindrokoa, 20 balbula, lagundutako turboa, 550 ZP 7500 erreboluzio minutuko.

• Transmisioa: manuala 6 martxakoa eta lau gurpiletako trakzioa

• Pisua: 940 kg

• Luzera/zabalera/altuera mm-tan: 4240/1860/1344

• Garaipenak: 1982 eta 1983ko pilotu txapelduna


Lancia delta S4

• Motorra: 1759cc., posizio zentrala, lagundutako 4 zilindro turbo eta konpresorea, 16 balbula, 540ZP 8000 erreboluzio minutuko

• Transmisioa: manuala 5 martxakoa eta trakzio integrala

• Pisua: 890kg

• Luzera/zabalera/altuera mm-tan: 3990/1880/1400

• Garaipenak: lehenengo eta bigarren 1985eko RAC rallyan, lehenengo Montecarlo eta Argentinan 1986


MG Metro 6R4

• Motorra: 2991cc. V6 24 balbulakin, posizio zentrala, 380ZP 8500 erreboluzio minutuko

• Transmisioa: manuala 5 martxakoa, trakzio integrala

• Pisua: 1000kg baino gutxiago

• Luzera/zabalera/altuera mm-tan: 3330/1830/1650

• Garaipenak: hirugarren 1985eko RAC rallyan


Ford RS 200


• Motorra: 1804cc., posizio zentrala lau zilindrokoa, lagundutako turboa, 16 balbula, 420ZP 7500 erreboluzio minutuko

• Transmisioa: manuala 5 martxakoa, trakzio integrala edo atzeko propulsioa

• Pisua: 1140kg

• Luzera/zabalera/altuera mm-tan: 4000/1764/1316

• Garaipenak: hirugarren Suezian

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: B Taldea (Rally) Aldatu lotura Wikidatan