Ba Jin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ba Jin

Ba Jin (jaiotza-izena: Li Yaotang) Txinako idazlea izan zen (Tx´eng Tu, 1904 - Shanghai, 2005). Ikasketak Nankinen eta Parisen (1927-1929) egin zituen. Txinara itzulirik, Shanghain finkatu zen; han, anarkista zela eta, eragozpenak izan zituen. Hala eta guztiz, idazle- eta itzultzaile-lanetan jarraitu zuen, eta literatura-aldizkari bat eta Kultura eta bizitza liburu-bilduma eman zituen argitara. 1933an Familia eleberria kaleratu zuen; autorearen lan nagusitzat hartua da, eta, familia barneko gatazkaren ikuspegitik, Txina konfuzianistaren arau moral zaharren aurkako bere garaiko belaunaldi gaztearen borrokarekin bat egin zuen haren bidez. Beste zenbait eleberri: Amodioaren trilogia (1936), Udaberria (1938), Udazkena (1940). Maoren garaipenaren ondoren, kargu publikoak izan zituen, harik eta 1959an autokritika egin behar izan zuen arte. 1977. urtean ontzat eman zuten berriz. Ba Jinen beste eleberri batzuk: Gau hotzak (1946), Heroien artean bizi (1953), Hiru lagun (1962).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ba Jin Aldatu lotura Wikidatan