Baba Jaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baba Yaga bere almirez-eskuaren gainean hegan, ezkerretara erratza duela. Iván Bilibin-en margoa.

Baba Jaga (errusieraz Баба Яга) eslaviar mitologiako eta batez ere errusiar mitologiako sorgina da. Mortairu edo almeriz-esku baten gainean hegan egiten du, umeak bahitu eta jaten ditu.

Zaharra, hezurtsua eta zimurra da. Sudur urdina eta altziruzko hortzak ditu. Hezurrezko hanka bat duenez, "Baba Jaga" esaten diote ("hezurrezko hanka"). Hanka arruntak eta hezurrezko hankak bizidunen eta hildakoen munduak irudikatzen dituzte, sorgina bien artean baitabil. Sorgin maltzurrak altziruzko hortzei esker erraz apur ditzake hezurrak eta haragia ere jaten du. Umeak jaten ditu. Egunero haragi asko jaten duen arren, itxura hezurtsu ahula du. Bedeinkatutako pertsonei ez die bere lurraldean sartzen uzten, eta bedeinkatuta daudela baldin badaki.

Bi oilo hanken gainean eraikitako txabola batean bizi da eta etxearen hankei esker Errusia osotik ibili daiteke. Etxe inguruko hesia burezurrez apainduta du, burezurren barnean argizariak pizten dituelarik. Etxe barruan haragia eta ardoa ditu. Zerbitzari ikustezinak ditu. Bere zerbitzura zaldun txuria, gorria eta beltza ditu, hauek eguna, arratsea eta gaua kontrolatzen dute. Oilo hankadun etxearen irudia finougriar herrietatik etorri daiteke, animaliengandik babesteko horrelako etxeak eraikitzen baizituzten.

Bulgariako umeei gaizki portatuz gero Baba Jaga etorriko dela esaten zaie (bulgarieraz Diado Jag, Дядо Яг). Galdera bat egiten diotenean urte bat zahartzen dela ere esaten da, eta gaztaroa berreskuratzeko arrosa urdinez egindako tea edaten duela eta arrosa urdinak ekartzen dizkiotenei ordainetan saria ematen diela.

XX. mende bukaeratik "Errusiar fantasian" eta gaur egun errusiar idazleen ipuinetan maiz agertzen da Baba Jaga.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baba Jaga Aldatu lotura Wikidatan