Baba O'Riley

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baba O'Riley (batzutan modu okerrean Teenage Wasteland deitua, Nerabetzaro Hutsala) The Who britainiar rock taldearen abesti bat da. 1971ko izen berdineko Who's Next (Nor Da Hurrengoa?) diskoaren barnean argitaratua izan zen.

Rolling Stone aldizkariak historia guztiko 500 abesti onenen zerrendako 349 postuan ipini zuen, eta Time aldizkarik historia guztiko 100 abesti onenen zerrendaren barnean sartu zuen.

Gaur egun, CSI: NY estatubatuar telesaila ospetsuaren sarrerako abestia izateagatik ospetsua da. Bestalde iragarki ugaritan agertu eta musika talde ugarik abesti honen bertsioak moldatu izan ditute, tartean Pearl Jam eta Dropkick Murphys.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]