Babirusa
Wikipedia(e)tik
(«Babyrousa» orritik birbideratua)
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Babirusak suidoen familiako ugaztun artiodaktiloen genero bat dira.
80 cm altu izaten dira, eta 1 m inguru luze. Oso ile urria izaten dute. Letaginak, behekoak eta goikoak, gora begira izaten dituzte. Emeak letagin txikiak izaten ditu; arrari, berriz, etengabe hazten zaizkio, goraka eta atzeraka bihurrituta, zenbaitetan kopetako azala zulatzeraino.
Landareak eta ugaztun txikiak janez elikatzen dira. Egunez lotan egoten dira, eta gauez irteten dira jatera. Zelebe, Boru eta Anboina uharteetako oihanetan bizi dira talde txikitan.
Espezieak [aldatu]
- Buruko babirusa (Babyrousa babyrussa)
- Bola Batuko babirusa (Babyrousa bolabatuensis)
- Sulawesi iparraldeko babirusa (Babyrousa celebensis)
- Togian uharteetako babirusa (Babyrousa togeanensis)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.