Bacillus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bacillus
Bacillus subtilis
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Bacillales
Familia: Bacillaceae
Generoa: Bacillus
Cohn, 1872

Bacillus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo handiak direnak. Bakterio handienetarikoen artean daude, batzuek 4 mikrako luzera erraz gainditzen baitute. Aerobio ala fakultatiboak izan daitezke.

Bacillus generoaren berezko ezaugarria endosporak sortzeko duen gaitasuna da. Bakterio gutxik dute endosporak eratzeko ahalmena: Bacillus-ez gain, Clostridium, Sporosarcina eta Desolfotomaculum generoek, besterik ez. Endosporak erresistentzia egiturak dira, bakterioak bizirik irauteko sortzen dituenak ingurunearen baldintzak aurkakoak eta kaltegarriak direnean.

Genero honen barnean aniztasun metaboliko eta ekologiko handia dago: espezie gehienak lurrean bizi badira ere, badaude ur gazitan zein gezatan aurkitzen direnak.

Industria farmazeutikoan bi espezie dira preziatuak: Bacillus polymyxa eta Bacillus subtilis, polimixina eta bazitrazina antibiotikoak, hurrenez hurren, ekoizten dituztenak.

Nabarmentzeko modukoak dira espezie hauek ere:

  • Bacillus anthracis, karbunkoaren eragilea
  • Bacillus cereus, janari intoxikazioak eragiten dituena
  • Bacillus thuringiensis, insektuen patogenoa
  • Bacillus megaterium, bakterio handienetariko bat
  • Bacillus coagulans, janari eta kontserben hondatzailea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bacillus Aldatu lotura Wikidatan