Bad Sound System

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bad Sound System
Datuak
JatorriaIrun (Gipuzkoa)
Musika motareggae
Urteak2003 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Bonberenea Ekintzak
Taldekideak
Selektah Stepi
Masta
Kenitra
Lehengo taldekideak
Brujo
DjSucio

Bad Sound System (gaur egun Bad Sound) 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituena besteen tartean. Haien egungo kideak Selektah Stepi (DJ), Masta (MC) eta Kenitra (MC) dira, nahiz eta lehenago Brujo (MC) eta DjSucio (DJ) kideak izan baziren ere.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an reggae jaialdi baterako gonbidapena zela eta, Stepik Brujo, Masta eta Kenitra Mc-ak bildu zituen DjSucioren scratchekin sound system bat muntatzeko. Aurrerago, beste hainbat kontzertu batzuen ostean, Fermin Muguruza lagunarekin 4 bat kontzertu eman zituzten, horietako bat Lesakako Zambra aretoan izan zen eta grabatua izan zen. Kontrakaleak eta Metakek argitaratzeko aukera eman zieten eta hala egin zuten. Emaitza 15 kantako "Buiaka" izeneko diskoa izan zen.

2006an Zu2ak plataforma eratu zuten Euskal Herrian zein Bidasoa aldean reggae musika bultzatzeko asmoz. 2008an atera zuten bigarren diska, Kalean. Grabaketan zehar euskal musikari ezagunen kolaborazioak izan zituzten, hala nola, Fermín Muguruza, Sorkun, Benas, Dj Loro, Gaizka, Ask eta Dj Mau.

2010 eta 2011 urtetan nazioarteko birak egin zituzten, lehenik Mexikora eta ondoren Japoniara joan baitziren.

Hirugarren diska Aldaketa izan zen. Bonberenea Ekintzak disketxearekin atera zuten 2013an. Bost urteren ondoren diska berria plazaratu zuten 2018an, Birsortzen izenekoa.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Buiaka» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  2. «Kalean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  3. «Aldaketa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  4. (Ingelesez) «Bad Sound* - Birsortzen» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]