Badaiako Sierra Bravako Komunitatea
Wikipedia(e)tik
|
Badaiako Sierra Bravako Komunitatea |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Badaiako Sierra Bravako Komunitatea / Comunidad de la Sierra Brava de Badaya |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba - |
| Koordenatuak | 42°54′0″N 2°50′35″W / 42.9°N 2.84306°WKoordenatuak: 42°54′0″N 2°50′35″W / 42.9°N 2.84306°W |
| Eremua | 20,05 km2 |
| Garaiera | 900-1.292 m |
| Distantzia | 15 km Gasteiza |
| Biztanleria | 0 bizt |
| Dentsitatea | 0 bizt/km² |
| Sorrera | Erdi Aroan |
Badaiako Sierra Bravako Komunitatea Arabako lur komunala da. Gasteiztik 15 bat kilometrora dago eta 2.005 hektareako azalera du.[1]
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Zuia.
- Hegoaldean: Erriberagoitia eta Iruña Oka.
- Ekialdean: Gasteiz eta Iruña Oka.
- Mendebaldean: Kuartango.
[aldatu] Historia
Erdi Aroan sortu zen Badaiako goi-ordokian zedarritutako mankomunitatea.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Bere administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea Arabako 4 Kuadrillatan dauden inguruko 18 herri hauen esku dago:
- Kuartangoko udalerriko Anda, Aprikano, Katadiano, Etxabarri, Tortura, Urbina Eza eta Zuhatzu Kuartango.
- Erriberagoitiako udalerriko Subilla Morillas.
- Iruña Okako udalerriko Billoda, Tresponde, Langraiz Oka, Mandaita eta Olabarri; komunitatearen artxiboak azken honetako elizan gordetzen dira.
- Gasteizko udalerriko Mendoza, Otogoien eta Otobarren.
- Zuiako udalerriko Domaikia eta Aperregi.
[aldatu] Batzarlekua
Komunitate edo ermandade honetako artzainek beren arazoez eztabaidatzeko Askiegi[2] edo Askegi[3] izeneko etxean biltzen ziren[4]. Komunitatearen erdialdean kokatuta dago.
Gaur egun batzarretxe zaharra aterpea da; eraikin berria 2006an egin zen. Betidanik batzar horiek egiten ziren ekainaren 13an, San Antonio egunean gaur egun ere erromeria bat ospatzen da[5].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Arabako lur komunalei buruzko artikulua lurr@lde aldizkarian
- ↑ Askiegi I tumulua Luberri.neten.
- ↑ Askegi bloga; Iruña Okako aldizkari eta elkarte kultural bati ere izena ematen dien toponimoa da.
- ↑ Cruz de Ganalto Iturribero.neten.
- ↑ Los molinos de viento de Kuartango.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Badaiako Komunitateko basoak mugatzeko baimena Arabako Aldizkari Ofizialean
- (Gaztelaniaz) Badaiako Komunitateari buruzko informazioa villodas.com webgunean