Baden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baden Alemaniako hego-mendebaldeko antzinako estatua izan zen, Basilea eta Mannhein arteko ordokietatik Oihan Beltzaren mendebaldera eta Suabia nahiz Frankoniako eskualde batzuetara hedatzen zena. Hiriburua: Karlsruhe.

[aldatu] Historia

Lehenbizi erromatarrek eta gero alemanek okupatu ondoren, Baden markgraf (alemanez, «markako kondea») bihurtu zen 1100. urte aldera. Erreforma Protestantearen ondoren, katolikoen eta protestanteen arteko gorabehera ugari izan ondoan, dukerri handi egin zuten Baden 1806. urtean, eta 1815etik aurrera Germaniar Konfederazioaren partaide bihurtu zen. 1870ean Alemaniako Inperioaren parte egin zen, eta harrezkero, Alemaniaren historia modernoa bizi izan du, gainerako Alemaniako estatuekin batera. 1952an, Alemaniako Errepublika Federala osatu zenean, Baden eta Württemberg lurraldeak Baden-Württemberg izeneko Land berria osatzeko elkartu ziren.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak