Baeserte
Baeserte edo Baeserta, euskal mitologiako jainkoa; Akitania erromatarrraren garaian Pirineo aldean. Berari oparitutako aldareak Gourdan-Polignan herrian, Garona Garaia eta Sosten Pirineo Garaietan aurkitu zituzten.
Ez dugu bere ezaugarrien berri, baina Baserten topatutako bere aldarean, anfora bat eta basurdea azaltzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Jose Migel Barandiaranek lehen aipatutako aurkikuntza kontutan hartuz zera dio; balitekela harreaman izatea basurde marrazki hau eta Baeserte izenaren artean. Hau horrela, Baeserte jainko-basurdea litzateke.
Bernardo Estornes Lasa iritzi berberekoa da.
[aldatu] Toponimia
- Aldaretako bat azaldutako auzoak Basert izena dauka. Toponimoak berez jainkoaren izena gorde du.
- Montréjeau herritik gertu, "Le Basert" toponimoa gorde da baita ere.
[aldatu] Inskripzioak
Baeserte jainkoari botoz egindako inskripzioa, Gourdan-eko Basert auzoan aurkitua.
"Baeserte / deo / Harbelex / Harsi f(ilius) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)."
Itzulpena: Baeserte jainkoari Harsus-en seme Harbelex-ek, gogo onez eta zuzenbidearen arabera konplitu du bere botoa.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
- Julien Sacazeren lanak:
-
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
- Contribución a los estudios aquitano-vascos, Vahan Sarkisian.
[aldatu] Kanpoko loturak
(Frantsesez) Baeserte jainkoaren marrazki bat