Baffin uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baffin uhartea, batzuetan Baffineko Lurra ere deitua (Inuktituteraz Qikiqtaaluk, islandiera zaharrez Helluland "harri leunaren lurra"), Kanadako uhartedi artikoko uhartea da, Nunavut lurraldean kokatua. Kanadako uharterik handiena da eta munduko bosgarrena, 507 451 Km² azalerarekin.

Satelitezko argazkia

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Duela milurte batzuk jadanik Baffin irla Inuitek dutela bizi izaten. Atzeman izan diren aztarna zaharrenak K.A 2400 urtekoak dira eta Cape Dorset-en, hego-mendebaldean aurkitu dituzte.

Europar ikuspundutik, Baffin irla Martin Frobisher ingles nabigatzaileak 1576-ean aurkitu zuen. 1615-1616 aldera, William Baffin itsasgizonak hegoko ur-bazterrak miatu zituen; Hudsoneko itsasartetik ipar-mendebalderuntz pasabide bat atzeman nahian. XIX. mendean, Edward Parry artiar miatzaileak bere homenez uharteari izena eman zion.

[aldatu] Geografia

Baffin Uhartearen kostaldea

Hudson itsasarteak Baffin irla eta Quebec bereizten ditu hegoaldean. Davis itsasarteak (mendebaldean) eta Baffin itsasoa (ekialdean) uhartea inguratzen dute. Mendebaldean eta iparran, Fox arroa, Boothiako golkoa eta Lancaster itsasarteak, Baffin uhartea gainerateko artiar uharteditik bereizten dute.

Artiar mendikatea irlaren eki-kostaldean zabaltzen da. Gailur gorenak 2156 m-ko altuera du: Buru xuria izendatua da. Hegoan, Halleko penintsula eremu ordokiagoa da. Ipar-mendebaldean, Borden eta Brodeureko peninsulak bi lautada sortzen dituzte, aran-ibaiez gaindituak. Foxeko penintsulak (hego-mendebaldean) oso patartsuagoa da. Uhartearen erdi-mendebaldean, zelai handi bat laku eta errekaz estalita iparretik hegora zabaltzen da. Foxe-ko arrotik (mendebaldean) mendikateraino (ekialdean) altuera mailaka igotzen da. Fjord ainitzek irlaren kostaldea zulatzen dute, ekialdean bereziki.

Glaziare batzuk Baffin uhartea estaltzen dute. Baffineko itsasadarrean eta Davis itsasartean udan itsasoz ibiltzen ahal bada, Foxeko arroa izotzaldiez betea da urte osoan.

[aldatu] Demografia

Baffineko irlak 11 000 biztanle gutti gora bera kondatzen ditu bakarrik. Uharteak munduko dentsitaterik ahulunetariko bat du 0,02 bizt/km²-karekin, baina Nunavuteko biztanleriaren erdia hor kokatzen da. Iqaluit (Frobisher Bay da bere izen zaharra), Nunavuteko kapitala, irlaren hegoan dago. Biztanleriaren %85-ak inuit dira.

Herri iraunkor gutti daude, denak kostaldean:

[aldatu] Ekonomia

XIX eta XX. mendean, uhartea balear ehizaren industrian espezialiatua zen. Gaur egun, aktibitate garrantzitsuenak, meategien esplotazioa, turismoa eta arrantza dira.

Baffin uharteak zenbait parke nazional ditu, 1972-an Auyuittuq-ko parke nazionala sortu zuten bezala adibidez eki-kostaldean. Parke hau artiar gurbil polarioaren barnean dagoen zaharrena da.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak