Bagan
Wikipedia(e)tik
Bagan —lehen Pagan izenaz ezaguna— Birmaniako antzinako hiriburua da, Irawaddy ibaiaren ertzean dagoena. Birmaniako hiriburua izan zen 847-1287 bitartean, mongoliarrek konkistatu zuten arte. Oso eremu handia hartzen du, eta herrixka ugarik osatzen dute. Indotxinako penintsulako arkeologiagune garrantzitsuena da, Angkor hiriaren ondotik. XIII. mendearen bukaeran 5.000 monumentu budista, monasterio eta jauregi zituen, baina horietatik 1.500 inguru baino ez dira geratzen. Anandako tenplua da monumenturik handiena (1090ean eraikia).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.