Bagdad

Wikipedia(e)tik
Baghdad» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bagdad

Izen ofiziala بغداد
Estatua IrakIrak
Probintzia Bagdadeko eskualdea
Herritarra bagdadar
Koordenatuak 33°19′30″N 44°25′19″E / 33.32500°N 44.42194°E / 33.32500; 44.42194Koordenatuak: 33°19′30″N 44°25′19″E / 33.32500°N 44.42194°E / 33.32500; 44.42194
Bagdad Irak-n dago
Bagdad
Eremua 734 km2
Ordu eremua UTC+4 (udan +3)
Biztanleria
Metropoli eremua
6.554.126 bizt. (2011)
7.216.040
Dentsitatea 8.929,33 bizt./km²
Sorrera 762ko uztailaren 30a

Bagdad[1] (arabieraz: بغداد‎, Baġdād) Irakeko hiriburu eta hiri nagusia da, bai eta Ekialde Ertaineko handienetarikoa, Kairo eta Teheran ondoren. Herrialdeko erdialde eta ekialdean dago kokatuta, Tigris ibaiaren ertzean.

Meskita Bagdaden (1973).

Garrantzi handiko erlijiogunea (meskitak, katedralak). Unibertsitateak. Bagdad Mesopotamiako lurralde oparoenean kokatua dago, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Samarra urtegia eraiki zutenean, azkena eman zitzaien 1955ean Bagdad urpean uzten zuten uholde handiei (1931; 1954), ur handiak desbideratu baitziren. Abasiarren garaiko monumentu (VIII-XII m.) eta jalairiarren garaikoak (XIV m.).

Eduki-taula

Barrutiak eta auzoak[aldatu]

Hiria bederatzi barrutitan banaturik dago[2]:

  • Adhamiyah
  • Karkh
  • Karadah
  • Kadhimyah
  • Mansour
  • Sadr Hiria (Thawra)
  • Al Rashid
  • Rusafa
  • Bagdad Berria (Tisaa Nissan)

Barrutiak, era berean, 89 auzotan banaturik daude, hona hemen nagusienak:

  • Al-Ghazaliya
  • Al-A'amiriya
  • Dora
  • Karrada
  • Al-Jadriya
  • Zayouna
  • Al-Saydiya
  • Hurriya Hiria
  • Al-Sa'adoon
  • Al-Shu'ala
  • Al-Mahmudiyah
  • Bab Al-Moatham
    • Al-Baya'
  • Al-Za'franiya
  • Hayy Ur
  • Sha'ab
  • Jamia
  • Al-Adel
  • Al Khadhraa
  • Hayy Al-Jihad
  • Hayy Al-A'amel
  • Hayy Aoor
  • Al-Horaya
  • Hayy Al-Shurtta
  • Yarmouk
  • Jesr Diyala
  • Abu Disher
  • Raghiba Khatoun
  • Arab Jijur
  • Al-Awashosh
  • Al-Fathel
  • Al-Ubedy
  • Al-Wazireya

Historia[aldatu]

Abu al-Abbas-ek (Al-Mansur, "garailea", izenarekin ere ezagutua) eraiki zuen Bagdad 762. urtean, sasaniarrek aurrez eraikitako herriaren gainean, Madinat al-Salam ("Bakearen hiria") izenaz bataiatua, Tigris ibaiaren mendebalean.Kalifen jauregia eta meskita zeudelarik erdian, haietatik abiatzen ziren lau hiribide, bakoitzak beste muturrean ate bana zuela. Harresi batek lotzen zituen lau ateak, hiri guztia inguratuz.

Sadam Hussein irakiar agintariaren estatuaren eraispena Estatu Batuetako armada herrialdean sartu ondoren, 2003an.

Bagdadek gorabehera handiak izan zituen antzinatean. Abbassiarren aginpidea gainbehera zihoalarik ezinbestean, Hulagu mongoliarrak hiria konkistatu eta suntsitu egin zuen 1258. urtean. Abbasiarren urrezko garaian izan zuen distira ez zuen berriro lortu Bagdadek, bertako jalairiarren dinastia (XIV. m.) horretan saiatu bazen ere. Garai horretakoak dira, halaz ere, Mirjan ibn´Abd-Allahren meskita eta ikastetxea (1358). Timur-i Lang azken konkistatzaile mongoliarrak hiria suntsitu zuen, 1401. urtean.

XVI. mendean, inperio otomandarraren eta safaviarren mendean geratu zen. XVIII. mendean eta XIX. mende hasieran, lurralde autonomoa osatu zuen Bagdadek, mamelukoen gobernupean.

1917an gudaroste britainiarrek hartu eta 1921ean Irakeko erreinu independenteko hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, bertan zeuden ingelesen aurkako altxamendu bat bizi izan zuen Bagdadek eta 1958an Irakeko errepublikako hiriburu bihurtu zen. 1991ko urtarrilean, Kuwait inbaditu ondoan Iraken aurka eratu zen aliantzako armadak Bagdad bonbardatu eta erdi suntsitu zuen. Biztanleriaren artean hildako ugari izan zen.

Mugarriak[aldatu]

Klima[aldatu]

Datu klimatikoak (Bagdad)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.5 18.5 23.6 29.9 36.5 41.3 44.0 43.5 40.2 33.4 23.7 17.2 30.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.8 5.5 9.6 15.2 20.1 23.3 25.5 24.5 20.7 15.9 9.2 5.1 14.9
Euria (mm) 26 28 28 17 7 0 0 0 0 3 21 26 156
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 5 6 4 2 0 0 0 0 0 1 5 6 29
Eguzki orduak 192.2 203.3 244.9 255.0 300.7 348.0 347.2 353.4 315.0 272.8 213.0 195.3 3240.8
Hezetasuna (%) 71 61 53 43 30 21 22 22 26 34 54 71 508
Iturria (1): Climate & Temperature[3]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (NBE)[4]

Ekonomia[aldatu]

Lehendik ere merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua zena, petrolioaren aurkikuntzak industrialde indartsu bihurtu zuen Bagdad: elikadura industria (olioa), ehun langintza (artilea eta kotoia), mekanika industria, metalgintza, larrukiak, tabakoa eta, batez ere, petrolio findegia (Kirkuk). Turkia Basorarekin lotzen duen burdinbidea bertatik igarotzen da. Nazioarteko aireportua dauka.

Ondo ureztatuta dago, eta lurgintza (kotoia, datilak, fruituak) eta abeltzaintza (ardi azienda) garrantzizkoak dira.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bagdad