Bahá'í egutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bahá'í egutegia, batzuetan ere Badí‘ egutegia bahaismoak erabiltzen duen egutegia da. Eguzkian du oinarria eta urteek 365 egun irauten dute, 366 eguneko bisurteekin. Urteek 19 hilabete dituzte, bakoitzak 19 egunekin, hau da, 361 egun, eta hondoren "Erdiko Egunak" txertatzen dira, 4 egun urte arrunt batean eta 5 bisurtetan. Urteak udaberriko ekinozioan hasten dira eta BE notazioa ematen zaio (Bahá'í Era). Egutegi honetako lehen egun 1844ko martxoaren 21a izango litzateke. 2010eko martxoaren 21etik 2011ko martxoaren 20ra doan tartea, adibidez, 167 BE litzateke. Gaur egun egutegi hau Gregoriotar egutegiarekin sinkronizaturik dago, hau da, bisurtea beti da urte berdinean bi egutegietan.