Bahlul ibn Marzuq

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bahlul ibn Marzuq (?-802) baskoi jatorria zuen muladia izan zen, Waixqako wali izandakoa.

Aita Monzongo jauna zen Marzuq ibn Uskara zuen[1]. 797an Zaragozan Al-Andalus gobernatzen zuten arabiar-musulmanen aurka matxinotu[2]. Urte berean, Gilen I.a Tolosakoak Alfontso II.a Asturiaskoa eta Bahlul ibn Marzuq bilerara deitu zituen[3] Luis Errukitsuaren izenean al-Tagr al-Ala edo goialdeko marka konkistatzeko asmotan. Ordurako Banu Salama leinuaren eskuetan zegoen Huesca konkistatuta zuen.

800. urtean, emirarrekin harreman onean zegoen eta Tortosa okupatu zuen[2]. Hala ere, hurrengo urtean Al-Hakan I.ak Amrus ibn Yusuf bidali zuen Zaragoza eta Huesca berreskuratzeko. Bahlulek Pallarsera ihesi arren bere teniente eta Barbitaniako (Barbastro) wali zen Jalaf ibn Rashidek 802an hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.