Baigorriko kantonamendua
| Baigorriko kantonamendua | |
|---|---|
|
|
|
| Administrazioa | |
| Estatua | Frantzia |
| Eskualdea | Akitania |
| Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
| Barrutia | Baiona |
| INSEE kodea | 64 33 |
| Hiriburua | Baigorri |
| Kontseilari nagusia Legealdia |
Jean-Baptiste Lambert 2008-2014 |
| Estatistikak | |
| Biztanleria | 5,770 bizt. (2007) |
| Azalera | 310 km² |
| Dentsitatea | 18.6 bizt./km² |
| Banaketa | |
| Udalerri kopurua | 11 |
Baigorriko kantonamendua Nafarroa Behereko administrazio-zatiketa edo eskualde bat da, hiriburu Baigorri duena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Errobi eta Aldude dira kantonamenduko ibai nagusiak.
[aldatu] Eskualde eta kantonamendu mugakideak
- Luzaide (Nafarroa Garaia) ekialdean
- Erroibar (Nafarroa Garaia) hegoaldean
- Baztan (Nafarroa Garaia) mendebaldean
[aldatu] Historia
Garazi eta Baigorri herriak XI. mendean Lapurdiko diozesitik apurka bereizi eta Nafarroako koroari lotu zitzaizkion. Lizarazu etxe nobleak eragin handia izan zuen Nafarroako historian. Etxe horretako kide batzuek kargu garrantzitsuak izan zituzten Nafarroako erreinuan. Frantziako erlijio gerran zehar protestanteek Etxauze gaztelua (Bertrand de Etxauz Baionako apezpiku katolikoaren aita) erre bazuten ere, 1555. urtean berriz eraiki zuten. Gaztelua Urruztoiko Abadiaren esku geratu zen.
[aldatu] Ekonomia
Nekazaritza eta abeltzaintza dira jarduera ekonomiko nagusiak.
[aldatu] Udalerriak
[aldatu] Ordezkarien zerrenda
| Urtea | Izena |
|---|---|
| 1945 | Jean Etxeberri-Ainchart |
| 1951 | Jean Etxeberri-Ainchart |
| 1958 | Jean Etxeberri-Ainchart |
| 1964 | Jean Etxeberri-Ainchart |
| 1970 | Jean Etxeberri-Ainchart |
| 1976 | Gabriel Dermit |
| 1982 | Gabriel Dermit |
| 1988 | Gabriel Dermit |
| 1994 | Marcel Monlong (karguan hila, 2000n) |
| 2000 | Gabriel Dermit |
| 2001 | Jean-Michel Galant |
| 2008 | Jean-Baptiste Lambert |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.