Baikal Lakua
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Oljon Uhartea. |
||||||
| Kokapena | Errusia | |||||
| Garaiera | 456 m | |||||
| Zabalera | 80 km | |||||
| Luzera | 636 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 758 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 1.637 m | |||||
| Arroa | 31.494 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 2.100 km | |||||
| Betebidea | Selenga, Chikoy, Khilokh, Uda ibaia, Barguzin eta Angara Garaia | |||||
| Hustubidea | Angara | |||||
| Uharteak | 22 | |||||
| Hiriak | Irkutsk | |||||
Baikal Lakua (errusieraz: Озеро Байкал) Siberiako hegoaldean kokaturiko lakua da, Errusian, ipar-ekialdean Irkutskeko Oblast eta hego-ekialdean Buriatia, Irkutsken gertu.
Izena antzinako tartariarrez Bai-Kul hitzetik dator eta "laku aberatsa" esan nahi du. Ezizenez Siberiako Begi Urdina eta Asia Perla bere urek duten kalitateagatik, lehen munduko hobeen artean eta gaur egun kutsaduragatik erdi galduak.
Han da handi Baikal Lakuaren sakonera non munduko lur urgaineratu guztia 3 zentimetroko geruzaz bete baitaiteke. Multzo honek munduan dugun ur gezatako %20a da.
Gertuko glaziareek lakua jalkinez bete dute lakua. Adituek diote bere arroan dauden jalkinek 9 kilometroko geruza egin dutela.
Lakua mendiz inguratua dago eta 22 uharte txiki ditu, 72 kilometroko Oljon handiena izaki. Ia 300 ibaiek ahoratzen dute lakuan, baina badaude sei handiak: Selenga, Chikoy, Khilokh, Uda ibaia, Barguzin eta Angara Garaia. Bere ur guztia Angara ibaiara doa, Jenisei ibaiaren ibaiadarra.
Bere kostetan dagoen hiri nagusia Irkutsk da.

