Baikonurreko kosmodromoa

Koordenatuak: 45°57′53″N 63°18′18″E / 45.9648°N 63.3051°E / 45.9648; 63.3051
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baikonurko kosmodromoa» orritik birbideratua)
Baikonurreko kosmodromoa
Kokapena
Estatu burujabe Kazakhstan
Region of KazakhstanKyzylorda probintzia
Koordenatuak45°57′53″N 63°18′18″E / 45.9648°N 63.3051°E / 45.9648; 63.3051
Map
Altitudea90 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1955
Inaugurazioa1955
KudeatzaileaErrusiako Espazio Agentzia Federala Errusiako Espazio Agentzia Federala
Izenaren jatorriaBaikonur
Zerbitzu hiriaBaikonur

Baikonurreko kosmodromoa (kazakheraz: Байқоңыр ғарыш айлағыBayqoñır ğarış aylağı; errusieraz: Космодром Байконурtranslit.: Kosmodrom Baykonur), Tyuratam ere deitua, jaurtigunerik handi eta zaharrena da. Jatorrian sobietar Errusiak eraiki zuen, bere kontrolpean dagoena SESB erori ondoren, baina Kazakhstango lurretan. Aral itsasotik 200 kilometro ekialdera dago. Sir Daria ibaiaren iparraldean eta Tyuratam hiritik gertu, herrialdeko hegoaldeko zatiaren erdialdean.

Baikonur izena apropos aukeratu zen mendebaldarrak desbideratzeko eta hauei kosmodromoa Baikonur hiritik gertu zegoela sinestarazteko, jaurtigunetik 41 kilometro hegoaldera dagoen hiria, Dzhezkazganetik gertu dagoen gune mortu batean.

Baikonur 1950eko hamarkadaren amaieratik 1980ko hamarkadara arte garatu zen espazio programa anbiziotsuaren operaziogunea zen, eta tripulatutako zein tripulatu gabeko espazio-ontziak jaurtitzeko instalakuntza osoekin doitua dago. Suziri motarik handienaz arduratzen da: Soyuz, Proton, Tsyklon, Dnepr eta Zenit. Funtsezko papera betetzen du Nazioarteko Espazio Estazioaren ohiko operazioak egin eta garatzeko.

Toki honen fundazio data ofizialtzat 1955eko ekainak 2 hartzen da. Hasieran, helmen luzeko misilak jaurtitzeko gune bezala eraiki zen, eta beranduago espazio hegaldietarako instalakuntzak gehitzeko handitu zen. Bere inguruan instalakuntzaren euskarri zen hiri bat eraiki zen, eskola, apartamentu eta langileek behar zituzten gainontzeko gauza guztiekin. 1966an hiri titulua jaso zuen, Leninsk izena hartuz, baina beranduago, 1995ean, Baikonur bezala berrizendatu zen.

Espazio hegaldi historiko asko Baikonurretik egin ziren: lehen satelite artifiziala, Sputnik 1a, 1957ko urriak 4ean, Yuri Gagarinek 1961ean tripulatutako lehen hegaldia eta emakume baten lehen espazioko hegaldia, Valentina Tereskovak tripulatua, 1963an adibidez.

Programak 1991n SESB desagertu ondoren jarraitu zuen, Estatu Independenteen Erkidegoak bultzatuta. 2005eko ekainak 8an errusiar federazioko kontseiluak Baikonurreko jaurtigunea erabiltzeko akordio bat berretsi zuen Errusia eta Kazakhstanen artean. Akordioak Errusiaren Baikonurreko kosmodromoaren alokairua 2050 arte hedatzen du. Alokairu horregatik Errusiak 115 milioi dolar ordaintzen ditu.

Kosmodromoaren alokairuagatik ordainketa mailari buruzko Errusia eta Kazakhstanen arteko gatazka dela eta, Errusia, bere Plesetskeko kosmodromo propioa hedatzen hasi zen, Errusia iparraldeko Arkangelskeko oblastean dagoena.

Gaur egun, kosmodromo honek honako suziri motak jaurti ditzake: Proton-K, Rokot, Soyuz-U, Molniya-M, Tsyklon-2 eta Zenit. Horretarako operazioetarako 8 plataforma ditu.

Jaurtigune honek honako elementu hauek ditu:

Beste kosmodromo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]