Baile an Fheirtéaraigh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baile an Fheirtéaraigh
Ballyferriter

Baile an Fheirtéaraigh
Kalea.
Izen ofiziala Baile an Fheirtéaraigh
Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Munster.svg Munster
Kerry.svg Kerryko konderria
Herritarra Ballyferritertar
Koordenatuak 52°09′57″N 10°24′24″W / 52.16583°N 10.40667°W / 52.16583; -10.40667Koordenatuak: 52°09′57″N 10°24′24″W / 52.16583°N 10.40667°W / 52.16583; -10.40667
Baile an Fheirtéaraigh is located in Irlandako Errepublika
Baile an Fheirtéaraigh
Posta kodea K
Biztanleria 727 bizt. (2006)


Ballyferriter ingelesez eta Baile an Fheirtéaraigh irlanderaz (bi izendapenak ofizialak dira; irlanderaz An Buailtín laburdurarekin ere izendatu ohi da) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Kerryko konderrian kokatzen den udalerria da. Corca Dhuibhne edo Dingle penintsulan dago.


Eduki-taula

[aldatu] Irlandera

Kerryko Gaeltacht eremuaren (irlandera hiztunen eremua)a barnean dagoelarik, 2002ko erroldaren arabera udalerriko biztanleriaren %75ak eguneroko bizian irlanderaz hitz egiten zuen. Udalerriaren izena Erdi Aroaren amaiera aldera Ard na Caithne kokalekuan ezarri zen Feiritéar familia normandar-irlandarratik dator, hauetako ondorego eta kidea XVII. mendean exekutatutako olerkari eta buruzagia zen Piaras Feiritéar izan zelarik. Udalerriaren antzinako izena An Buailtín zen, bere esanahia "esnekien leku txikia" delarik.

2004ko leku izenen aginduaren ondorioz, Éamon Ó Cuiv Gaeltachteko ministroak derrigorrez mapa eta izendapen guztietan irlanderazko Baile an Fheirtéaraigh izena bakarrik erabili behar zela aipatu zuen.

[aldatu] Udalerria

Udalerriak udan irlandera ikastaroetako ikasleekin nolabaiteko zuzperraldi edo giroa izan ohi du, ikastaro hauek Corkeko Unibertsitatearen laguntzaz bertako ikastetxe nazionalak antolatzen ditu, goi maila ikasleek alokairu etxeak eta erraztasunak izan ohi dituztelarik.

Udalerria Dingle penintsulako Ard na Caithne (formalki Smerwick harbour deitua) kokalekutik gertu dagoen Croaghmarhin muinoaren altzoan dago, Dingle udalerrian hasi eta amaitu eta penintsula honen mendebaldeko eremua itzul-inguratzen duen eskualdeko R559 errepidean. Udalerriak hiru taberna ditu: Tigh Uí Chatháin, Tigh Uí Mhurchú eta Tigh an tSaorsaigh, bai eta hotel edo ostatu bat ere: Óstán Cheann Sibéal (formalki Tigh Peig's). Ikastetxe bat, eliza, museoa eta Garda postu edo komisaldegi bat ere baditu. .

Baile an Fheirtéaraigh eta Cuan Ard na Caithne kokalekuen artean Dún an Óir ("Urrearen Gotorlekua") dago, burdin aroko gotorlekua, bertan 1580ko Desmond Altxamenduan zehar jasotako Siege of Smerwick edo Smerwickeko sarraskia gertatu zelarik. Desmond Altxamenduan zehar James Fitzmaurice Fitzgerald buruzagi irlandarraren aldeko 600 espainiar eta italiar gerlariek inbasio papala deiturikoa burutu zuten, Grey de Wiltoneko 14. Baroia zen Arthur Greyren buruzagitzan zeuden ingelesek jo ta bertan hil zituztelarik.

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Ikus gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Baile an Fheirtéaraigh


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak